Erakusketan, argazkien panelak, argibide-bideoa eta hainbat pieza garrantzitsu ikusi daiteke. Aldatutako piezak dira honeek eta zelako kalteak eukiezan ikusiko da.
Udalak “herribilduaren sinboloetako bat dan” basilikaren eleizpean egindako hobekuntzak agertu gura ditu. Burutu diran lanen inguruko argibideak emoten dira erakusketan.
Zaharbarritzea
Udalak sustatutako lanek 900.000 eurotako inbertsinoa ekarri dabe. Argiztapena aldatu eta erreteila egiteaz gainera, begi-bistako ez diran lanak izan dira “benetan garrantzitsuenak”, udaletxetik azaldu dabenez. Zurezko armazoian egin diran lanak agertzea eta zaharbarritze-lanen garrantzi eta zailtasunak ezagutzera emotea da erakusketa honen helburua.