30-10-2025 Jueves, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eguenean hasiko da “Nortasun eta misinorako lagun egin” mintegia
27.10.2025

Eguenean hasiko da “Nortasun eta misinorako lagun egin” mintegia

Datorren eguenez, urriak 30, hasiko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bokazino Pastoraltzagaz batera, antolatu dauan "Nortasun eta misinorako lagun egin" mintegia. Barrian (Plaza Barria, 4, Bilbao) ospatuko da eta gaztetxo, gazte eta helduen prozesuetan laguntzen daben pertsonei eta akonpainamendurako erak aztertu gura dabezanei zuzenduta dabo batez be. 

Mintegi hau hilean bitan (18:30etatik 20:30etara) egingo da ekainera arte, Barrian -behin betiko egutegia lehenengo saioan  parte hartuko dabenek eurek erabakiko dabe-, taldekideen parte-hartzea sustatuko dalarik.

Prozesuetan laguntzen diharduenei akonpainamenduaren egiteko hori eguneratzea helburua, kristau nortasuna eta egitekoa berrikusiz, akonpainamendu eta bokazino kontzeptua zabalduz eta bitarteko egokiak bilatuz.

etpi