17-02-2026 Martes, VI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Iruñako artzapezpikuak saioa gidatuko dau Bilbon
17.02.2026

Iruñako artzapezpikuak saioa gidatuko dau Bilbon

Sasoi honetan ohikoa danez, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Ministerio Ordenaturako Zerbitzuak etenbako heziketarako saioa prestatu dabe abade eta diakonoentzat. Oraingoan, ekitaldia Seminarioan izango da (Zabalbide, 92), datorren eguenez, otsailak 19, 11:00etan. 

Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpikuaj gidatuko dau “Eraman oneko erkatzearen irakurketa Ministerio Ordenatuaren ikuspuntutik” saioa (Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainen Pastoral Idazkia 2025eko Garizuma-Pazkorako).

Saioari amaiera emoteko bazkaria izango da eta bazkalostean interesgarri izan datekezan gaien inguruko solasaldirako aukera izan daiteke.

https://bizkeliza.org/noticia/los-obispos-del-pais-vasco-y-navarra-publican-una-nueva-carta-pastoral-conjunta-para-cuaresma-pascua/
Florencio Roselló, arzobispo de Pamplona

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Garizuma-Aldia