16-07-2025 Miércoles, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian
25.06.2025

Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian

HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko dira.

Bizkaibiraren hasieran, gotzainak dei egin deutse partaideei asmo bategaz, erromesaldiari zentzuna emonez bide egin daien. “Atzetik datozanei lekukoa emoteko eta gure esperientzia batera jarteko bide egingo dogu. Baita ‘gu’ handiagoa dagoala sentitzeko be”. Amatxuren oinetan egin dan otoitzaldian, ospitaleetan jarduten dauan hainbat lagunek parte hartu dau gotzainagaz batera. 


Gaur, partaideek Osasun Pastoraltzaren eskutik Santa Marina eta Galdakaoko ospitaleetan egiten dan lana ezagutzeko aukera izango dabe.

Arratsaldez, hainbat dinamika garatuko da ibiltariek Bizkaiko ospitaleetako arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzua ezagutuko dabe.

BizkaiBiraren hasierako argazkiak: hemen

BizkaiBira

El momento en el que se han dado las instrucciones para iniciar la etapa