EKO-ACG mobimentuak, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (EEE) jardunbide bati erantzuteko, lantzen diharduan aldaketa ekologikoari buruzko kanpainren Ekin aldiko ekintza da. UMOFC dalakoak (Emakume Katolikoen Erakundeen Munduko Batasuna) egindako deitik sortu da ekimena:
“Zuhaitzen landaketa hil edo biziko ekimena da gure ingurumena hobetzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko. Parte hartzean, etorkizun berdeagoaren alde egiteaz gainera, alkarte-sena sortzen dogu eta gure arteko loturak estutu. Landatutako zuhaitz bakotxak egiteko erabakigarria dau airearen kalitatearen hobekuntzan, basa-bizitzarako habitata ahalbidetuz, lurraren higadura murriztuz eta gure ingurua edertuz. Ekarpen bakotxa da aintzat hartzekoa eta danak batuz alde esanguratsua ezarri geinke. Bat egin dagigun gure planeta zaintzeko eta hurrengo belaunaldiei ondare iraunkorra izteko”.
Izena emoteko orria bete: hemen.
“Plan bikaina domeka goiza familian igarotzeko. Ermitara bueltatu, kopau bat hartu eta otoitz egingo dogu alkarregaz, ekitaldiari 14:00ak inguruan amaiera emonez”.








