19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 EKO-ACG eta HOAC “Aldaketaldia” klimaren aldeko alkartasunerako bilkuran
18.11.2024

EKO-ACG eta HOAC “Aldaketaldia” klimaren aldeko alkartasunerako bilkuran

Bilboko Eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) eta HOAC mobimentuek Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoan jasotako jardunbide bat sustatu dabe: "Bihurtze ekologikoaren ikuspuntutik konprometituko gaituen jarduera pertsonal eta komunitarioak garatu". Gaiaren inguruko lan sakona egin dabe, taldeetan "danona dan Etxearen" zaintzari eta ingurumenean gaur egun doguzan erronken aurrean jarduteari buruz gogoeta eginez. Euren esanetan, "ezinbestekoa da giza bizitza eta planeta irabazien gainetik lehenetsiko dituan gizarte hitzarmena". 

Talde bietako ordezkariek parte hartu eben atzo klimaren aldeko alkartasunak Bilboko Indautxu plazan egin eban bilkuran. “Herri ekitaldia DANAren krisiak eragindako biktimei alkartasuna adierazoteko. Gugaz batera, askotariko erakunde ekologistek, sozialek, GKEek, sindikatuek eta herritarren alkarteek egin dabe bat ekitaldiagaz, krisi klimatikoari aurre egiteko neurriak berehala hartzea ezinbesteko dala aldarrikatzeko”:

Bakarkako eta taldeko ekintzak

EKO-ACG eta HOAC mobimentuetan egin daben lanetik konpromiso pertsonalak eratorri dira, “gure arrasto ekologikoa murrizteari, bizimodu jasangarriagorako bideak hartzeari, langileakaz eta euren familiakaz bat egiteko eremuak sortzeari  eta gure jarrerek planetan daben zirraraz kontzienteago izateari begira”, Bruno Bonnet EKO-ACG mobimentuko Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez. 

EKO-ACG HOAC

Baterako ekintza be proposatu zan, hain zuzen be, “klima-aldaketaren arazoaren inguruan salaketa egin eta sentiberatasuna biztearen alde jarduten daben erakunde ekologikoek sustatutako ekimenen batean parte hartuz”. 

DANAk eragindako klima-hondamendiaren eta COP29 Bakun ospatzen diharduen klima-aldaketari buruzko munduko biltzarraren testuinguruan egin eben bat atzoko ekitaldiagaz. 

Ekintzarako deia

Biltzar honetako oinarrizko gaia hegoalde globaleko herrialdeetarako finantzabideena da, ardura gitxien izanda, krisi ekologikoaren zirrara handiena eta txarrena jasaten dabe-eta, trantsizino ekologikoa bidezkoa izan daiten. Bilkuran, agiria irakurri eben gobernuei krisi klimatikoari aurre egiteko neurri eraginkor eta berehalakoak ozen eskatuz. “Klima-aldaketaren eraginak nabarmenak dira eta neurriz kanpokoko zirrara dau gizatalde ahulenengan. Ez dogu astirik beste biltzar galtzaile baterako!”.

EKO-ACG HOAC
EKO-ACG HOAC
Representantes de EKO-ACG y HOAC Bizkaia en la concentración de ayer en Bilbao