28-02-2024 Miércoles, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Aurton, Markinan izango da kurtsoaren hasierako ekitaldia
19.06.2023

Aurton, Markinan izango da kurtsoaren hasierako ekitaldia

Gotzain Kontseilu zabala joan dan astean batzartu zan Barnezabalen (Berriz) eta 2023-24 kurtsorako jardunaldiak izendatu ebazan. Irailaren 30ean emongo jako hasiera ofiziala kurtsoari Markinan ospatuko dan 'Goazen!' ekitaldiagaz (laster emongo dogu jardunaldiaren inguruko datu gehiago). Biharamunean, urriak 1, parrokiei eta Bizkaiko Caritasi eskainitako jardunaldia izango da. Astebete aurretik, irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da.

Este año, la jornada conjunta con la que se inicia el curso oficialmente, se celebrará en Markina. Se trata de la primera ocasión, desde la primera edición del Goazen! (2015-2016), en la que el encuentro tendá lugar fuera de Bilbao. Ese mismo fin de semana (30 de septiembre-1 de octubre) las parroquias y Caritas Bizkaia impulsarán en unión el inicio del curso pastoral.

El Consejo Episcopal ampliado aprobó la semana pasada otras fechas importantes para el calendario de la Diócesis. Se quiere acompasar esta programación general con las acciones del Plan que se desarrollen en cada realidad eclesial.

Consejo Episcopal ampliado en Berriz
Consejo Episcopal ampliado en Berriz

Urriaren 8an, Diakonotzaren Eguna ospatuko da, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta eta urriaren 22an, DOMUND eguna.

Azaroaren 5ean, Gizakia Helbururi eskainitako eguna; azaroaren 10ean, Oroimenaren Eguna, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak (Bake eta Adiskidetzea) sustatuta; azaroaren 12an, Eleizbarrutiaren Eguna; azaroaren 19an, Pobreen Munduko Eguna.

Abenduaren 8an, Seminarioaren Eguna; 17an, Caritasen Gabonetako Kanpaina eta 31an, Familiaren Eguna.

Jardunaldiak 2023
Jardunaldiak 2023

2024

Jardunaldiak 2024
Jardunaldiak 2024

2024.eko urtarrilaren 1ean, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da. Urtarrilaren 14an, Ume Misiolarien eguna eta 18tik 25era, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea.

Otsailaren 2an, fraile eta monjek Biziera Sagaratuaren eguna ospatuko dabe. Otsailaren 11, Gaixoaren Munduko Eguna eta Esku Elkartuak erakundearen Gosearen aurkako Kanpaina (borondatezko baraua barikuz, otsailak 9) izango dira. Otsailaren 17-18ko asteburuan, Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eguna ospatuko da. 

Martxoaren 17an, Caritasen kanpaina egingo da. Martxoaren 19an, Bariku Santuz, leku santuen aldeko diru-batzea egingo da.

Apirilaren 21ean Bokazinoen eta Sorterriko bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da, Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Misinoetarako ordezkaritzek eta Bokazino Pastoraltzak antolatuta. Apirilaren 28an, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna.

Maiatzaren 5ean ospatuko da Gaixoaren Pazkoa; maiatzaren 12an, Gizarte Komunikabideen Munduko Eguna; 19an, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna (Mendekoste); 26an, Pro Orantibus klausurako ordenen eguna.

Ekainaren 2an, Gorpuzti Eguna (Maitasunaren Eguna), eta kurtsoko azken jardunaldia, ekainaren 29an: San Pedroren Oboloaren diru-bilketa.