03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaia Greziako giza zoritxarra dala-eta
19.06.2023

Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaia Greziako giza zoritxarra dala-eta

 

Europaren atarian sekula gertatu izan dan hondoratzerik latzenetakoaren aurrean, Migrazinoetarako Mahaia osaten dogun erakundeok  etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak gura doguz.

Oraingoan be, salbamendua beranduegi iritsi da. Pertsonen salerosketa ezabatu daitela eta biktimek,b atez be emakume eta umeek, babesa jaso daiela eskatzen dogu.

Batasun Europarreko Batzordean, eta beste hainbat mailatan, legeak egin eta erabaki politikoak hartzen dabezanei arren eskatzen deutse asilo eskariei benetako erantzuna emon deieen, pertsonen eskubideak eta duintasuna errespetatzea ahalbideratuz. Eleizaren erakunde lez, errealidade honen erantzuletzat dogu geure burua, heriotza bakotxaren atzean, biziak dagozalako.

Behin eta barriro ikusten dogu atsekabez, eguna joan eta eguna etorri errepikatu egiten dan zoritxarra, etorkizun hobearen bila diharduen eta, migratzeagaitik jazarpena, iruzurra, deportazinoa eta heriotza jasaten dauan hainbeste pertsonaren zoritxarra.

Ekainaren 28an, eguaztenez, ospatuko da bilkura ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik eta orduan be Bilbon, Balmasedan, Getxon, Durangon, Barakaldon, Portugaleten eta Galdakaon batuko gara pertsonarik ahulenei ahotsa ipinteko eta mundu zuzenagoaren alde garrasi egiteko.

“Ez daigun onartu itsasoa heriotzaz eta samintasunez betetako itsaso bihurtzea. Ez daigun onartu alkargune hau gatazkaz betetako gune bihurtzea. Ez daigun onartu oroimenen itsasoa ahaztutako itsaso bihurtzea. Anai-arrebok, arren, geldiarazi daigun zibilizazinoaren hondoratze hau”, Frantzisko Aita Santua (2021eko abendua, Grezia).

Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka-Eskolapioak, Oblatak, Migrazinoetarako Pastoraltza, Karidade eta Zuzentasunerako, Ekumenismorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, Latinoamerikar, Afrikar eta Txinatar Alkarteak