Ekainaren 5 eta 6an, astelehen eta martitzenez, azken ordenatuek, abade eta diakono, eta Eleizbarrutiko gotzainak konbibentzia egin dabe. Astelehen goizez, Nafarroako Donamariako Karmeldar Oinutsen Komunitatea bisitatu eben. Monjakaz solasaldi atsegina izan ondoren, Eukaristia ospatu eben, On Joseba Segura gotzaina buru zala.
Iruña
Ondoren, taldea Iruñara joan zan eta Miguel Verak egin ebazan gidari lanak, Alberto Jaimez diakonoak azaldu dauanez, “ondo ezagutzen dauan uriaren sekretuak erakutsiz”. Jaimezen esanetan, “topaketaren ebaluazinoa, guztiz positiboa izan da. Egunotan, azken hamar urteetan ordenatutako abade eta diakonook alkarregaz egoteko eta bizitzeko aukera izan dogu. Gure esker ona On Josebari gugaz egoteagaitik eta eskaria guztiei bokazinoen alde otoitz egiteko inoiz ez daiten Jauna munduan agertzera emongo dauan ministro ordenaturik falta”.