23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko Eleizaren egitasmoaren aldi barria
10.01.2023

Bizkaiko Eleizaren egitasmoaren aldi barria

Gaur, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria hasiko da. Orain arte bultzatzen diharduen eta datozan urteetan garatu gura dabezan ekintzak zehaztu dabezan erremuek euren konpromisoak batera jarri daikiez, gainerakoek ezagutu daiezan. Horretarako, orria prestatu da web orrialde honetan eta bertan irauli daitekez hartutako konpromisoak. Datorren otsailaren 22an, Hausterre egunez, amaituko da hori egiteko epea. 

Gaur, urtarrilak 10, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria hasiko da. Eleiz eremu bakotxean bultzatu gura diran ekintzak batu ondoren, guzti horreek alkartearen aurrean batera jarteko ordua iritsi da.

Web orrialde honetan prestatu dan orrian irauli daitekez leku bakotxean egiten ari diran ekintzak eta datozan urteetan egingo diranak.

Bada astirik egitasmoari lotutako ekintzak zehazteko

Bizkaiko Eleizako hainbat eremutan, karta-jokoaz edo beste hainbat bitartekoz baliatuz, datozan urteetan bultzatu gura diran ekintzak zehaztu dabez. Halanda be, hainbat lekutan Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa urte barrirako itzi dabe. Oraindik bada astirik egiten ari dirana eta datozan kurtsoetarako hartu daitekezan ekintzak zehaztu eta batera jarteko.

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_290_urtarrilla_enero_/15

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa

Bizkaiko Eleiza osoari lau erronka aurkezten deutsazan egitasmoa: ospatu, iragarri,  zerbitzatu eta alkartea. Gero, lekuan lekuko alkarte edo erakundeak bere inguruabarretara egokitu beharko ditu hamasei jardunbideetatik eta berrogei ekintzetatik ze aukeratu leiken aztertuz.

«Jesukristogaz buruz-buruko alkartzea izatearen barritasunera deitu» da VI. Egitasmoaren lehenengo erronkaJardunbideak eta ekintzak zehazten dira berau garatzeko.

Iragartearen ingurukoa da bigarren erronka, eta «pertsonei bizitzako aldi guztietan eta euren eremu esanguratsuetan lagun egin» gura jakela nabarmentzen dau.

Zerbitzatzeari buruzkoa da hirugarren erronka, «sufritzen dagozan pertsonakazko norbere eta alkartearen konpromisoaren lekukotasuna» emon gura jakela zehaztuz.

Alkarteari dagokio laugarren erronkaBertan esaten danez, hauxe da helburua: «Alkartasuna, partaidetza eta misinoa sustatu lekuko Eleizaren arlo guztietan, karisma eta ministerioen aniztasunean oinarritutako ardurakidetasun eraginkorra eraginez, laikotza eta batez be emakumearen partaidetza bultzatuz».

Ebanjelizatze Egitasmoaren ekintzak alkarbanatzeko unea