19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urteko lehenengo asteburuko irudiak
09.01.2023

Urteko lehenengo asteburuko irudiak

Agerkundearen egunak emon eutsan hasiera asburu luzeari, urteko lehenengoari. Gotzaina buru izan zan Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian. Ospakizuna osorik, hemen. Caritasen errege-opil solidarioa eta han eta hemen, kalez kale ibili ziran eta ume eta handien ilusinoa biztu eben Errege-kabalgatak izan ziran protagonista bezperan. Hainbat herritan, eskaut taldeak arduratu ziran kabalgaten antolakuntzaz. Beste alde batetik, zapatuz, gotzaina buru izan zan astebete aurretik hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde katedralean ospatu zan hileta-mezan. Gotzainaren himilia. Ospakizuna osorik: hemen.

Benedikto XVI.a Aita Santu erretiratuaren aldeko hileta-meza:

Gehiago jakiteko

Errege Magoak Busturiako Axpeko Andra Mari eleizan:

Errege Magoak Galdakaon:

Errege Magoak Ondarroan:

Urteko lehenengo meza afrikarra

Alkarte afrikarrak 2023ko lehenengo meza ospatu dau. Meza Nagusia izan zan eta Agustin Podka bertan buru. ‘Bondad divina’ abesbatza ginearrak eta afrikar herrialdeetako hainbat dialekto nahastatzen dauan ‘Madre África’ abesbatzak girotu eben ospakizuna. Kongoko Errepublika Demokratikoko, Ekuatore Gineako, Angolako, Senegaleko, Kameruneko, Nigeriako Ghanako, Boli Kostako fededunek eta bertoko alkartekoek parte hartu eben ospakizunean.

2023ko lehenengo meza afrikarra
2023ko lehenengo meza afrikarra
Ondarroa