Azokan, askotariko apaingarriak, liburuak, jostailuak, erropak eta Kongotik ekarritako artisau-lanak aurkitu daitekez, besteak beste.
Antolatzaileen esanetan, asteburuan jente askok bisitatu dau azoka. Dei egiten dabe, gainera, datozan egunetan be jentea bertara hurreratu daiten eta zerbait erosiz edo diru-laguntza emonez misinoei lagundu deien.
Kongoko EDko artisau-lanak
Iaz, 11.665 euro batu ebezan eta nahko leukie aurton be kopuru horretara iristea. Azokan batu daiten diru hori, hainbat egitasmotan laguntzeko izango da: Ume gaixoen etxea, Jesusen Bihotza, Goikuria fundazino kanoniko autonomoa, Emakumearen sustapena Kristo Jesusen Ama, AA. Agustindarrak Artzeniega (Filipinak),Misiolari konbonianoak (katekisten heziketa), Mufungaren Adiskideak fundazinoa (aitzurrak), Goyo Anaia eta Misinoetarako Ordezkaritza.