Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Errepiderako sailak da aurton “Neu naz bidea, egia eta bizia” (Jn 14, 6) goiburuaren haritik ospatuko dan jardunaldi honen antolaketaz.
Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordeko gotzainek prestatu dabe egun honetarako mezua. Giza mobikortasunagaz eta errepideko segurtasunagaz lotuta dagozan guztiei zuzentzen deutsiez euren berbak.
Gotzainak arduratuta agertzen dira, gora egiten dihardualako errepideko ezbeharren eta ezbehar horreetako hildakoen kopuruak, “errepidean zero istripu izateko itxaropenari eutsi egiten badeutsagu be”. Izan be, “ez dago bizi bakarra erosteko beste dirurik. Bakar eta errepikaezinak gara”.
Egun honen inguruan gehiago jakiteko: hemen