22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Eleizako erakundeak lana eta familia benetan bateragarri egitearen alde
30.04.2024

Eleizako erakundeak lana eta familia benetan bateragarri egitearen alde

Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak bere egin dau Eleizako hainbat erakundek maiatzaren 1a dala eta kaleratu daben agiria. Oraingoan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenetik hauxe aldarrikatu dabe: "ezinbestekoa da langileak zaintzea, lana eta familia benetan bateragarri egingo daben politikak sustatuz". Zehatz-mehatz, "lanaldiaren murrizketari begira", gizarte alkarrizketak aurrera egin beharko leukela dinoe.

Cáritas, CONFER (Erlijiosoen Konfederazinoa), HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea), Zuzentasuna eta Bakea, Gazteria Ikasle Katolikoa eta JOC (Gazteria Langile Kristaua) erakundeek baterako agiria argitaratu dabe. Langileen nazinoarteko egunaren aurrean, familia eta lana bateragarri egiteko bideak aldarrikatu dabez.

“Lana zaindu, pertsonak zaintzeko” goiburua dau agiriak eta Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenaren barruan dago. 

Agiri honen haritik, Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik On Joseba Segura gotzainak Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. egunari lotuta kaleratu eban mezua gogoratu dabe. Gotzainaren esanetan, “kristau alkarteko kide lez, ezin dogu barri onaren iragarpenaren poza, gure lana garatzeko lan-baldintzen hobekuntzarako ahaleginetik bereizi”. 

Ekitaldi publikoak gizalegezko lanaren alde

Gizalegezko Lanaren aldeko kanpainaren barruan eta maiatzaren 1aren bezperan, Langile Pastoraltzak hainbat jarduera sustatu izan dau aste osoan zehar.

‘Bizkaia isilik’ ekimenak hilaren azken eguaztenez egiten dauan bilkuran, etxe-langileek bizi daben behin-behinekotasuna salatu zan.

Bilkurak Baldintza eskasak etxe-lanetan
Etxe-lanetan ari diran pertsonak zaindu egin behar doguzala esan zan ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan.

Apirilaren 25ean, Bilboko Langile Pastoraltzak omenaldia eskaini eutsan 2023an hil zan Jose Luis Longarteri Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Langile Pastoraltzan erreferente izan zan Longarte eta nekaezin jardun eban giza eskubideen, langileen duintasunaren defentsaren eta bakegintzaren aldeko konpromisoari eutsiz.

`Mugari Begira´ berezia Radio Popular-Herri Irratian

Radio Popular-Herri Irratian podcast berezia eskaini eben ‘Mugari begira’ migrazinoetarako pastoraltzak koordinatuta hilero emititzen dan irratsaioan. Silvia Elena Gonzalez Mendoza nikaraguar etorkinak bere lekukotasuna emon eban. Orain dala 13 urte heldu zan Bizkaiara eta 11 urtez jardun dau etxe-langile lez eta beste bi etxez etxeko laguntza-zerbitzuan.

Mugari Begira
Radio Popular-Herri Irratiko ‘Mugari begira’ azken irratsaioan parte hartu ebenak