06-11-2025 Jueves, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan
05.11.2025

Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan

Datorren domekaz, azaroak 9, hain zuzen be Eleizbarrutiaren Egunez, ospakizunei amaiera bikaina emongo jake, arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean eta bertan izango da 1995etik 2010era Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala. Katedraleko musika-kaperak girotuko dau liturgia eta azkenean ekitaldi sinbolikoa egingo da: gaur egungo gauzakiak sartuko dira kutxa baten eta hau zigiluz itxita geratuko da 2050ean zabaldu arte. 

Datorren domekan  katedralean ospatuko dan Eukaristiak amaiera emongo deutso Bizkaia osoan alkarte-sena josteko balio izan daben jarduerez betetako urteari. Une sinbolikoa bizi izango da eleizkizunean, izan be denporaren kapsula zigiluz itxiko da hogeta bost urte barru, eleizbarrutiaren mendeurrenean zabaltzeko konpromisoagaz. 

Alkarte ospakizunen urtea

Kurtso osoan ospatu izan da 75. urteurrena milaka lagunen esku-hartzeaz burutu diran ekimenakaz, esate baterako, maiatzean BECen ospatu zan “Eleizea plazara” azokagaz. Ekitaldi honek kalera atara ebazan parrokia eta alkarteen bizitza eta jarduerak.


BizkaiBirak, bere aldetik, fedea eta kirola lotu ebazan, senidetasuna sustatuz eta eleizbarrutiko ondarea ezagutzera emonez. 19 egunez egin zan eta urteurreneko une gogoangarrietako bat izan zan.


Erakusketa ibiltaria, katedralean

Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatu dauan “Oroitu, bizi, amets egin” erakusketa Markinan egon zan azken aldiz. Eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarri asko jasoten dau. Datorren domekatik aurrera, katedraleko klaustroan izango da. 

Historia egiteko eguna

Eleizbarrutitik parte hartzera deitzen dabe. Eleizbarrutiaren 75 urteko historia honetako belaunaldi desbardinen arteko topagune bihurtu gura da.

Catedral de Santiago.