24-11-2025 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizbarrutiak A25egaz bat egin dau indarkeria digitalaz ohartarazoz
24.11.2025

Eleizbarrutiak A25egaz bat egin dau indarkeria digitalaz ohartarazoz

Azaroaren 25ean ospatzen dan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak "Aizu!!!" agerkariaren ale barria kaleratu dau. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, gizarte mobilizazinora deitu dau, gero eta hedatuago dagoan indarkeria digital isilean aparteko arreta jarriz. Bihar, Nerea Begoña EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeen arduradunak Bilboko Udalak antolartutako erakunde-ekitaldian parte hartuko dau.

Langile Pastoraltzaren “Aizu!!!” agerkariaren 99. alea, A 25ari dagokiona, kalean da. Oraingoan, indarkeria digitalaz ohartarazo dau eta bardintasunean oinarritutako hartu-emonak aldarrikatu ditu.


Giza eskubideak defendatu ebazan emakumea gogoan

“Bat egin!” goiburuaren haritik, dei egiten jako kristau alkarteari emakumeen alde egin dagian. Gainera, tratu txarrak jasan dabezan eta indarkeria matxistaren eraginez bizia galdu daben emakumeak gogoratzen dira, 2011an Mexikon hil eben Susana Chavez olerkari eta giza eskubideen defendatzailearen aitamen berezia eginez. 

Agerkarian, besteak beste, datuok jasotzen dira: emakumeen %85ak era bateko edo besteko indarkeria digitala jasan edo ikusi dauala, zuzeneko biktima edo lekuko lez Era berean, eduki pornografikoa daben deepfakes dalakoen erabileraren inguruan ohartarazoten da, batez be emakumeengan eragiten dabelarik. 

Erakunde-ermuan, Nerea Begoña eleizbarrutiko ikastetxeen arduradunak ordezkatuko dau Bilboko eleizbarrutia bihar, azaroak 25, goizeko hamaiketan Campos antzokian, Bilboko udalak antolatutako ekitaldian. Emakume eta neskatoen aurkako indarkeriaren aurkako konpromisoa agertera emon gura dauan ekitaldi horretan, eleizbarrutiaren mezua irakurriko dau.

Frantzisko aita santuaren berbak

Agerkariak, Frantzisko Aita Santuak 2024ko azaroan esandako berbak gogoratu ditu. “Emakume eta neskatoen aurkako edozein indarkeriari ‘ez'” esatera deitu eban orduan eta “alkarregaz pertsona guztien giza eskubideak eta duintasuna autortzearen alde” egitera.

Keinu honegaz, lekuko Eleizak zein gizarte erakundeek ozen aldarrikatu gura dabe herri mobilizazinoa eta emakumeen aurkako indarkeria bako gizartearen eraikuntza.

Lan Pastoraltzaren jardunaldiak Madrilen

Beste alde batetik, eleizbarrutiak “Lan munduaren ebanjelizazinoa aro aldaketan”gaiaren harira ospatu diran Lan Pastoraltzaren XXXI. jardunaldietan parte hartu dau

Estrella Moreno, Teologian doktore eta ETPIko zuzendariak berbaldia eskaini eban belaunaldi gazteek eta gaur egungo lan eremuak aurrez aurre dabezan erronkak aztertuz.

Maite Valdivieso, Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko arduradunak misinoan geure egiten doguzan “interpelazinoak” aurkeztu ebazan: entzun, lagun egiten daben eta langile mundura zabaldu egiten diran alkarteak.

Langile Pastoraltza

Maru Megina, HOACeko presidente ohiak langile pastoraltzak parrokietan dituan erronkak azaldu ebazan. 

Lantaldeetan zehaztu ebezan jardunbideak alkarte biziak, kultur aniztasunera zabaldutako, laneko zuzentasunagaz konprometitutako alkarteak sustatzeko, parrokia bizitzara gizarte-lan begirada eroateko Eleizaren Doktrina Soziala sustatuz, ahuleziazko egoeran dagozan langileei, migratzaileei entzuteko eta laguntzeko eremuak sortzeko, Langile Pastoraltzarako parrokietako taldeak sortzeko bizitzako kanpoaldeetan jarun dagien, hartu-emona, gardentasuna eta pastorak ekintzaren alderdi profetikoa sendotzeko.

Langile Pastoraltza

Mari Mar Gonzalez konpromisorako HOAC mobimentuko arduradun nagusiak eta Pepelu Iglesias abadea be izan ziran jardunaldietan, lan munduan Barri Ona iragartzen jarraitzeko bultzada barri hori onartuz. 

Langile Pastoraltza
Logo Diócesis con letras moradas con motivo de la jornada