Osoko Ekologiarako Eleizbarrutiko batzordeak eta Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko Ordezkaritzak Gotzainen Batzarretik aurkeztutako ekimen hau eurenganatu eta zabaltzeko konpromisoa hartu dabe.
Erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmena mundu osoko ekimena da eta erregai fosilen horniketa gero eta handiagoari aurre egitean Pariseko hitzarmena osotzeko erregimen internazionalaren alde borrokatzen dau.
Motibazinora sartzeko esteka, Fede gutunagaz bat egin gura dabenentzan. Horretarako, banan-banan sinatu daiteke edo erakunde lez.