10-11-2025 Lunes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiak etorkizunari begira emon deutso amaiera 75. urteurrenari
10.11.2025

Eleizbarrutiak etorkizunari begira emon deutso amaiera 75. urteurrenari

On Joseba Segura gotzainak 2050ean irakurriko dan gutuna gorde eban kutxa baten, On Ricardo Blazquez kardinala bertan zala ospatu zan 75. urteurrenaren amaierako mezan.

Bilboko eleizbarrutiak amaiera bikaina emon eutsan atzo bere 75. urteurrenari sinbolismoz eta hunkiduraz betetako Eukaristian. Jente asko batu zan Santiago katedralean, On Joseba segura gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean. 

Makina bat eleiztar batu zan katedralean urteurrena alkartean ospatzeko

La misa, concelebrada por los vicarios, el deán de la catedral, miembros del Cabildo y varios presbíteros, contó también con la presencia del cardenal arzobispo emérito de Valladolid Ricardo Blázquez. En una breve intervención recordó con cariño los 15 años que estuvo en Bilbao y agradeció a Dios “por tanto como recibí aquí”. Trajo a la memoria a Carmelo Etxenagusia, ya que ayer coincidía el 30 aniversario de su ordenación episcopal. Se refirió a D. Luis María Larrea, cuya sepultura se encuentra en la catedral y, también tuvo un recuerdo a la basílica de Begoña y a la Amatxu.

Blazquez kardinala hitz egiten

Gutuna etorkizuneko eleiztarrei

El momento culminante llegó al final de la misa. El obispo de Bilbao firmó una carta dirigida a los creyentes de 2050 –en euskera y castellano– y la depositó solemnemente en un cofre situado a los pies de la Virgen de Begoña. Este gesto representó el puente entre el “pasado, el presente y el futuro” del que habló en su homilía.

Kutxa eta karpeta gotzainak idatzitako gutunagaz

Kapsula historiarako

Eukaristiaren amaieran, kutxa sakristian gorde zan eta hantxe egongo da gordeta orainaren oroimena 25 urte barru, mendeurrenean, zabaldu dagien. Katedraleko sakristiako beira-arasan gordeko da kapsula.

Eleizbarrutiaren bizitzako gaur egungo eta oraintsuko historiako hainbat gauza gorde da kutxa horretan, esate baterako: eleizbarrutiko aldizkari nagusiaren lehenengo alea eta Quo commodius sorrerakok buldaren kopia; Bizkaiko bateo-agiririk zaharrenaren (1500. urtea) kopia, 75. urteurreneko une gogoangarriak jasotzen dabezan materialak, argazkiakaz, bideoakaz eta gotzainaren hainbat homiliagaz. 

Kapsula horretan gorde dira, aldi berean, Oroitu, bizi, amestu erakusketa ibiltarian alkarteak idatzitako ‘ametsak’, hau da, fededunek 25 urte barru eleizbarrutia zelan ikusi gurako leukien agertzen daben ikuspuntuak. 

Kutxan gordetako ondare horren iraunkortasuna ziurtatzeko, kapsula digital bardin-bardina sortuko da eta beste kutxa fisiko bat eta hau Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan gordeko da mendeurrena bete daitenean zabaldu dagien.

75. urteurrenaren amaierako meza
Deanak gorde eban kutxa sakristiako beira-arasan.

Amets egitera garoazan erakusketa

Hain zuzen be, hilabeteotan eleizbarrutiko bikaritza gehienetan izan dan erakusketa ibiltaria -azken aldiz Markinan izan zan- katedraleko klaustroan bisitatu daiteke atzotik aurrera. Erakusketak eleizbarrutiaren historiako une gogoangarriak jasotzen ditu eta baita panel bat zuriz be, bertan alkarteak etorkizuneko Eleizaren inguruan dituan ametsak idatzi dagizan, ondare kolektibo hau osotuz. 

Erakusketa katedralean
Katedraleko klaustroan bisitatu daiteke erakusketa

Homilia

Gotzainak oroiminean ez geratzeko eskatu eban. “El mundo de 1950 no existe. Aquella sociedad vasca donde nacía nuestra Diócesis ha desaparecido. Los cambios han sido sísmicos. Por eso no podemos ser Iglesia de museo. Ni de nostalgia. El Espíritu no habita en el pasado”.

Ezekielen ikuskarian -tenplutik jariatzen dan ura- oinarrituta, alkartea adoretu eban:  “a fluir hacia donde hay sed” eta “tras las piedras de nuestros edificios” ez ezkutatzera, ur hori “somos nosotros”.

Eleiza bere egiturakaz bardintzeko tentazinoaren aurrean, gotzainak pertsonei emon eutsen lehentasuna. “La Iglesia diocesana no es la catedral. No es el obispado. La Iglesia es esta asamblea viva, este pueblo peregrino“. Eta gurk jaso doguna eraiki eben fededun anonimoen adibide zehatzak emon ebazan hori azaltzeko.


Alkartean bizi izandako urtearen ikurrak

Katedraleko Musika-kaperak girotu eban liturgian jubileu urtearen beste hainbat ikur be txertatu zan. Oparietan, ogi eta ardaoagaz batera, “Eleiza plazara” BECeko azokan banatutako “kit de la paz-bakea erein” dalakotik ernetako landarea aurkeztu zan. 

Amaieran, eta 2025 honetan mundu osoan ospatzen dihardugun Jubileuari lotuta, partaide bakotxak “huts egiten ez dauan” itxaropena irudikatzen dauan ainguraren ikurra jaso eban.

“Eleiza plazara” azoka edo “BizkaiBira” ibilandia lako une gogoangarriak izan dituan urtearen amaierako eleizkizuna ez da amaiera izan, aurrera egiteko deia baino, gozainak azkenean esan ebanez: “Demos gracias por el camino recorrido. Y abramos el corazón al futuro que Dios ya está escribiendo. Confiamos en lo que Dios irá haciendo con esta Iglesia”.

Sinodo-senez eta konfiantzaz emon deutso amaiera Bilboko eleizbarrutiak bere historiako kapitulu bati eta hurrengoa idazten hasi da, Espirituak gidatuta, aurrerantzean be, “erromes doan Eleiza, Eleiza makal baina, aldi berean, Eleiza biziduna eta etorkizunekoa” izango daneko ziurtasunagaz. 

Kutxa sakristiako beira-arasean egongo da 2050ean zabaldu arte.
El obispo firmando la carta escrita para que se lea dentro de 25 años