02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean parte hartzen dau
23.10.2023

Eleizbarrutiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean parte hartzen dau

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean -Euskalitek antolatuta, urriaren 16tik 27ra ospatzen ari da-, era bitako jarduerak garatzen dihardue: alde batetik, joan dan astean Biltzarra ospatu zan Bilboko Euskalduna jauregian, eta gainerako egunetan, bestelako jarduera ugari -lekuan bertan, online, mistoak- egiten ari dira. Guztietan, eta industria, zerbitzuak, osasuna edo heziketa lako arloei lotuta, kudeaketa aurreratuaren ingurukoak lantzen dihardue. Beste urte batez, Euskalitek Bilboko Elizbarrutiaren partaidetza ahalbideratu dau.

Iberdrola torrean, 11:30etatik 13:30etara ospatuko dan urriaren 25eko saioan, kudeaketari buruzko gai barriak, “beste erakunde batzuentzat be baliagarri izan daitekezanak” aurkeztuko dira. 

“Parte hartzea sustatzen dauan gobernantza eta kudeaketa” goiburuaren haritik jardungo dau Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako Batzorderako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak. Moralek, enpresa-hizkuntzaz baliatuz, gobernantzari dagokionez Eleizak gauzatzen dituan jarduera onak azalduko ditu. Jose MIguel Erdozain Eleizbarrutiko ekonomoak ekitaldiaren aurkezpenerako oharrean azaldu dauanez, jarduera horreei esker, “erakunde honek beste edozein erakunde edo enpresak baino askoz gehiago iraun dau”. 

Segurtasuna dala-eta, Iberdrola torrean sartzeko ezinbestekoa da galdeketa hau betetea.

Arizmendiarrieta fundazinoa jardunaldietan

Eleizbarrutiko ordezkariaren berbaldiaz gainera, bihar -urriak 24, martitzena-, Arizmendiarrietan fundazinoak saio hau aurkeztuko dau: “Pertsonak eta lehiakortasuna garatu non profit erakundeetan: Enpresa-eredu inklusibo eta parte hartzailea”.

Enpresa-eredu hori, azaldu dabenez, jarduera kooperatibo arrakastatsuetaik abiatzen da. Jarduera horreen oinarrian pertsonak dagoz, baina kontuan hartzen dira beste alderdi batzuk be, esate baterako, erakunde desbardinen arteko lankidetza, batez be jarduera barrien garapenaren eta barrikuntzaren inguruan. Arrakasta daben jarduerak dira lehiakortasuna hobetzen dabelako, epe luzerako jardunbideak eta pertsonen konpromisoa, ekarpen handiagoa -eta ondorioz asebetetze handiagoa- ahalbideratzen dabezalako. “Eredu hau ezarri dauan enpresa konbentzional asko dago. Eredu baliagarria da askotariko arloetarako eta Europa mahaian eztabaidatzen diharduen gaia da. Esate baterako, joan dan maiatzean, honen inguruko mintegia ospatu zan Europako Parlamentuan: “ENPRESA-EREDU BARRIARI BEGIRA EUROPAN”. Urriaren 24an, martitzenez, 11:30etatik 13:30etara, Euskalduna jauregian (5A aretoa). Izena emoteko: hemen

Imagen de archivo de la jornada del pasado año.