27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
22.10.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Aurton, Begoñako Misino-azokak 16. ekitaldia beteko dau eta urriaren 16tik azaroaren 24ra arte gauzak batzen dihardue. Barri honen ingurukoak jasoten dira laburpenean.

Erakusketa Erandion

Gainera, webean, Erandioko San Agustin eta San Lorenzo parrokian 10 artistaren lanakaz zabaldu dan erakusketaren barri emon da. POBRETASUNari buruzkoa da eta “Umorez eta maitasunez beteta” da goiburua. 

Salamancako Eleizbarrutiko Caritasek itzita, Estatuko umorista grafiko entzutetsuenen -Forges, Gallego&Rey, Máximo, Mingote, Patxi&Idígoras eta Saldaña- lanak batzen ditu. Erandion, Zugazart, Tasio, J. Ibarrola eta Antonen lanak gehitu jakoz erakusketa horri.

Familia eta nagusiak

Sei saiotan egingo dan “Familien erlojua” jardunbidearen ingurukoak be nabarmendu dira laburpenean

‘Familiaren erlojua’ bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz baterar.

“Vida Ascente-Bizian Gora” nagusien mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu dauala be jakinarazo da.

Saioan, 2023-24 kurtsorako egutegia landu eben, ospatuko dabezan heziketa-saioak, berbaldiak, erretiroak eta otsailean ospatuko daben zaindarien eguna kontuan hartuz.

Lourdeseko Hospitalitatearen jarduerak

Laburpenean aitatzen danez, Lourdeseko Hospitalitatean hainbat jarduera antolatu dau 23-24 kurtsorako, besteak beste, erretiroak, erromesaldia, eguneko txangoa Gaixoaren Pazkoaren inguruan, berbaldiak…

Gotzaitegiaren argibide-oharra

Burgoseko Auzitegi Probintzialeko Lehenengo Sailaren 2023.eko uztailaren 19ko 220/2023 epaiaren ebazpenaren inguruan hainbat komunikabidetan zabaldu diran okerreko barriak dirala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak argibideak emon ditu.

Besteak beste, zera dino puntu batean: “Bilboko Eleizbarrutiak alkartasuna adierazoten dau barriro be eta, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuagaz batera, etenbako laguntza eskaintzen dihardu biktimei, eurei entzunez, ikertuz, onbideratuz eta, batez be, noiz gertatu diran alde batera itzita, edozelango gehiegikeriaren bat jasan dabenen zauriak sendatuz”.

Alkartezainen I. batzarra

Webean iragarri danez, datorren zapatuz, urriak 28, alkartezainen I. batzarra egingo da Sopuertako San Viator ikastetxean eta, joateko asmorik izan ezkero, aurretik jakinarazo behar da: hemen

2014ko urrian Eleizbarrutian atara zan aginduak Vatikano II.a Kontzilioak bultzatutako alkartezain edo parrokiako erreferentearen irudia azaldu eban. Gainera, bere eskakizun eta egitekoen zehazpenak jasoten ziran. Eguneratzen diharduen agirian, zerbitzu hau eskaini gura dauanak jaso beharko leuken berariazko heziketa teologiko eta pastorala be aitatzen da.

Asteburu betea

Astebururako hainbat jarduera be iragarri da webean.

“Solitos” antzezlanaren emonaldia jesuiten Indautxuko ikastetxean.

Batu daiten dirua, Alboan Jesuiten Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatzen dauan ‘Aterpetxe eskola’ ekimenerako izango da.

Webean iragarri zanez, Oscar Armando Vera Vite ekuadortarra Jesukristo Gure Jaunaren Nekaldiaren eta Jesusen Bihotzaren Probidentziaren Kongregazinoko abade egin da zapatuz San Felicisimo eleizan ospatu zan eleizkizunean.

Asteburuan, gainera, ekitaldiak izan dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldietan Bizkaian, Arrieta, Agate Donea, Santa Marina eta Munarri protagonista dirala. 

Jesusen Mirabeek Portugaleten ospatu daben 125. urteurrena be nabarmendu da bizkeliza.org webean.

Alkarte hau, Santa Maria Soledad Torres Acostak gaixoen arreta eta zaintzarako sortu eban Mariaren Mirabeak, Gaixoen Ministroak institutuaren, aita santuaren zuzenbideko erakunde erlijioso katolikoaren barruan dago.

Gaurko egunez ospatzen dihardugun DOMUND eguneko kanpainak be leku nabarmena izan dau webean.

Aurton, hauxe da aukeratutako goiburua: ‘Oinak bidean, bihotza adorez’ (ik. Lk 24, 13-35). Feli Martin Misinoetarako ordezkariak egun honen inguruan azaldu dauanez, “‘munduaren azken mugetaraino’, gaur egun be bidez bide gertatu daitekeen topaketa da. Horixe da missio ad gentes dalakora atara diran misiolarien bokazinoa”.

DOMUND egunaren inguruan jardun eban Begoña Iñarra misiolariak: “Misinoa: arriskutik eraldaketara”.

Kanpainaren gainean gehiago jakiteko: hemen

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak