Oroimenaren Eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak adiskidetzearen inguruan gogoeta egiteko lagungarriak aurkeztu deutsez parrokiei eta taldeei. Otsailaren 13an ospatuko dan Bake Topaketaren prestaketarako balioko dabe.
Bake adiskidetua bizi ete dogu?
Reconciliación… Bidean izenburuagaz aurkeztu diran lagungarriek jarraipena emoten deutse Erandion ospatu zan azken Bake Topaketari eta bat egiten dabe eleizbarrutian kurtsorako aukeratutako goiburuagaz: Alkartuta. Uste sendo hau dago jatorrian: “inork ezin dau-eta bakarka ez bizikidetza eraiki, ez zauriak sendatu”.
Proposamenean, Bake eta Adiskidetzerako Autonomia-Indautxuko taldearen gogoeta jaso da. Talde honetan, itaun hau egin dabe: «Orain, bakean bizi gara, baina adiskidetutako bakea ete da?». Bakarkako lana eta taldean batera jartzeko lana be proposatu da eta, Alkartasun-egile egin gagizuz otoitza eskeini. On Joseba Segura gotzainak 2026ko Bake Topaketan esan ebazan berbak be jaso dabez. Bertan, gauza txiki eta zehatzetan «bakegile» izan behar dogula esan euskun.
Bake Topaketa prestatzen
Batzordetik eskatu dabenez, lagungarriok alkarte eremuetan azaroaren 10aren inguruan aurkeztea da egokia eta otsailaren 13a baino lehen lantzea. Holan, taldeen ekarpenak Bake Topaketara helduko dira. Saiorako akonpainamendurik behar izan ezkero, eurei eskatzeko dinoe batzordetik. Lagungarriak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz.
Gainera, Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak dei egin deutso kristau alkarteari ekitaldietan parte hartu dagien. Erakundeek ektitaldiak egingo dabezl Oroimenaren Egunez.







