21-09-2025 Domingo, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean
20.09.2025

Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean

Joan dan maiatzean Bilboko eleizbarrutian grabatutako erreportajea emongo dabe bihar, goizeko 11:30etatik aurrera, TVE2 kateko "Pueblo de Dios" programan. Kartzela Pastoraltzako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan egiten dauan lana eta Gizakiak mendetasunen bat daben pertsonakaz egiten dabena agertuko da batez be.

TVE2 kateko «Pueblo de Dios» programan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta grabatutako erreportaje bereziaren bigarren atala emongo dabe bihar -domeka-, 11:30etatik aurrera.

Joan dan maiatzean grabatutako erreportajearen lehenengo emonaldian, eleizbarrutian gizarte eta karitate ekintzara zuzendutako hainbat errealitate agertu zan, esate baterako, Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatutako Auzobiziren akonpainamenduari esker alkarte pisu baten bizi dan etorkin batena.  Hontza etxebizitzarik ez dabenentzako gaueko zentroko bizitzaren ingurukoak be azaldu ziran. 

Bidesari eta Gizakia

Bihar emongo daben programan, Bizkaiko Eleizaren zerbitzu esanguratsu bitan jarriko da arreta: pastoral arreta kartzelan eta mendetasunak dabezan pertsonen errehabilitazinoa.

Urteurrenaren testuinguruan bizi dogun kurtsoaren “oroitu, bizi, amestu” goiburuaren haritik, erreportajean presoei arlo espiritualetan eta giza arloan arreta eskaintzen deutsen Bidesari Kartzela Pastoraltzaren zerbitzua ezagutzera emongo da. Aldi berean, hogeta hamar urtez mendekotasunak dabezan pertsonei kudeatzen dituan zentroen eta egitarauen bidez laguntza eskaintzen diharduan Gizakia fundazinoaren ingurukoak be azalduko dira. 


`Pueblo de Dios´

«Pueblo de Dios» TVE2 katean domekero emoten daben programa da. Berrogei urte daroez emititzen eta Eleiza katolikoaren jarduera ezagutzera emotea da bere helburua. Horretarako, Espainiako zein atzerriko askotariko errealitateak agertzen dabez.

Fútbol en la cárcel