Barriak
Etiquetado como: TVE
Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean
Joan dan maiatzean Bilboko eleizbarrutian grabatutako erreportajea emongo dabe bihar, goizeko 11:30etatik aurrera, TVE2 kateko "Pueblo de Dios" programan. Kartzela Pastoraltzako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan egiten dauan lana eta Gizakiak mendetasunen bat daben pertsonakaz egiten dabena agertuko da batez be.
Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan
Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien …
Asteko barrien laburpena
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.
HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.
Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun
Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor.
Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da
Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.
Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?
Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen).
Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon
"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez.
Asteburuko argazkiak
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.
"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com



