Barriak
Etiquetado como: TVE
Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean
Joan dan maiatzean Bilboko eleizbarrutian grabatutako erreportajea emongo dabe bihar, goizeko 11:30etatik aurrera, TVE2 kateko "Pueblo de Dios" programan. Kartzela Pastoraltzako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan egiten dauan lana eta Gizakiak mendetasunen bat daben pertsonakaz egiten dabena agertuko da batez be.
Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan
Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien …
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.
Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko
Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.



