25-11-2025 Martes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizbarrutiaren itxaropenezko mezua A25 erakunde-ekitaldian
25.11.2025

Eleizbarrutiaren itxaropenezko mezua A25 erakunde-ekitaldian

Nerea Begoña eleizbarrutik ikastetxeen (EBI) arduradunak ordezkatu dau Bizkaiko Eleiza Bilboko udalak antolatutako erakunde-ekitaldian. Ekitaldiari amaiera emoteko, panel handi bat osotu dabe, partaideek itsatsitako berbakaz.Jubileuari eta askotariko eleiz erakundeek tratu txarrak jasaten dabezan emakumeei eskaintzen deutsen zerbitzuari lotutako zeinua izan da eta Bilboko eleizbarrutiak "Itxaropena-Esperantza" hitza jarri dau.

Uriburuak bat egin dau gaur emakumeen aurkako indarkeria sendo gaitzesteko. Ekitaldi nagusia gaur goizez ospatu da Campos Elíseos antzokian. 

Ekitaldian, antzokia zoritxar honi aurre egiteko “alkartea sortzeko” eremu sinboliko bihurtu gura izan da partaidetza sustatuz. 

Testuinguru honetan, Bilboko eleizbarrutiak “itxaropena” hitza aukeratu dau egunaren inguruko askotariko errealitateak batu dituan panela osotzeko. Honan, indarkeria jasaten daben emakumeei laguntzeko kristau alkartearen gizarte ekintzaren balioa nabarmendu gura izan da.

Hitza baino gehiago

Nerea Begoña EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeen arduradunak adierazo dauanez, “itxaropena” sakontasun handiko hitza da. Eta, bere esanetan, “emakumeen aurkako egiturazko indarkeriaren aurrean”, eleiz alkartearen erantzuna “itxaropenezko zerumuga eskaintzea da, lan praktikoan eta akonpainamenduan oinarrituta”. 

Holan, eleizbarrutiko alkarteen konpromiso eraginkorraren garrantzia nabarmendu da, esate baterako, ahuleziazko egoeran dagozan eta indarkeriaren biktima diran emakumeei arreta eskeintzen deutsen Caritas Bizkaia erakundearena. 

“Itxaropena” hitza mundu osoko Eleizan ospatzen ari dan eta Bilboko eleizbarrutian datorren irailaren 28an Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz amaituko dan Jubileuari be lotuta dago.

Ekitaldia

Juan Mari Aburto alkateak erakunde-agiria irakurri dau eta, ondoren, Itziar Urtasun bardintasunerako zinegotziak eta indarkeria matxista jasan dauan eta Bizitu alkarteko presidente dan Inma Matak jardun dabe. 

Hasieran, emonaldi artistiko bi izan dira gogoeta eragiteko eta amaieran erakunde-ordezkari guztien, tartean Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako arduraduna, argazkia atara dabe.

Nerea Begoña pegando la palabra Itxaropena en el panel colectivo