17-12-2025 Miércoles, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Eleizbarrutiaren ordezkaritza Desgaitasuna daben Pertsonen Egunean
27.11.2025

Eleizbarrutiaren ordezkaritza Desgaitasuna daben Pertsonen Egunean

"Jesusen poztasunean bat eginda" goiburuaren harira, datorren abenduaren 3an ospatuko da Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna. Hori dala-eta, datorren zapatuz, azaroak 29, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, eta zuzenean emongo da web honen bidez.

Dei egiten da egun honetan desgaitasuna daben pertsonak gogoan hartu eta eurakaz fedea ospatzeko.

Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzaren barruan dagoan desgaitasunari eskeinitako saileko arduradunak azaldu dauanez, “Gotzainen Batzarrak, orain, erraz irakurteko moduan jarten ditu domekero webean”.

Beste alde batetik, gaur aurkeztuko da Madrilen desgaitasuna daben pertsonei laguntzeko materiala irudi eta keinuakaz: “Para una catequesis inclusiva”. Nahi izan ezkero, zuzenean jarraitu daiteke saioa irudian agertzen dan QR kokdearen bidez. 

Desgaitasunaren Eguna