22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
18.02.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Mahai-ingurua Bilboko Corpus Christi parrokian: “Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?”.

Alex Alonso, Estrella Moreno eta Belen Roderok parte hartuko dabe.

San Balendin

San Balendin eguna ospatu dabe Zeanurin eta Nestor Basterretxea gogoratu dabe

Hain zuzen be, Gorbeiako kurutzearen mendeurrenean auzoan jarri eben Basterretxearen kurutzea.

“Ezkontza + da” kanpaina

Tomy Rodriguez eta Salva Montiel dira kanpainarako bideoko protagonista.

Otsailaren 14tik 19ra, “ezkontza + da” kanpaina Gotzainen Batzarrak suspertuta. 

 ‘Forever match, betirako maitasuna’ 2024ko kanpainako goiburua. Gehiago jakiteko: https://matrimonioesmas.org/.

Otoitza

Portugaleteko katekisten otoitzaldia, Blanca Esther Uriarte lekaimeak gidatuta.

«Laguntasuna jaso, laguntasuna emoteko», goiburuaren haritik batu ziran. 

Ermuan, otoitz eta alkartzeko eremuak, taldeentzat.

Eguaztenez, “hitzordua Jesusegaz” ekitaldia ospatu eben otoitz eta gurtza eginez.

Hausterre eguna

Hausterre egunez hautsa ezarriz emon jakon hasiera Garizuma-aldiari parrokietan.

On Joseba Segura buru izan zan Santiago katedraleko Eukaristian. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honen bidez.

Kurutze-bidea eta Zine-foruma

Kurutze-bidea Abandoko San Bizente parrokian Garizuma-aldiko barikuetan.

Domekaz, jarduera bi Bilboko Corpus Christi parrokian: bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta zine-foruma.

Pelikula gura daben gazte guztientzat.

Bake Topaketa

Bake Topaketaren X. ekitaldia.

https://youtu.be/B-oNnMyL14k?si=LoHeTVCu0VQfM_3s&t=945

Ziortzan, bake eta adiskidetzearen alde hausnartzeko eta otoitz egiteko aukera.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak