02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea”
17.02.2024

“Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea”

Joseba Segurak, Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza dala-eta Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailari eskainitako alkarrizketan, "bere aita espiritualak" itzi dauan ondarea nabarmendu dau. On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik egongo da bihar arratsaldeko bostetatik asteleheneko hiru ta erdiak arte, Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan hileta-eleizkizuna, Begoñan izango da, astelehenez, arratsaldeko bostetan.

Gotzainak Ziortzan ospatu danbake eta adiskidetzearen aldeko X. Bake Topaketan, iragari dau Donostiako gotzain erretiratua “azken borrokan” zala. Eta holan izan da, 14:00etan hil dalako Basurtuko ospitalean.

Honako honegaz batera aurkezten dan alkarrizketan, Bilboko gotzainak “oso espirituala” izan dan eta Eleizari eta gizarteari ondare handia itzi deutsan gizonari buruzko azalpenak emon ditu.