03-07-2024 Tomás, apóstol
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
30.06.2024

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiak Bilbon, ekainaren 25etik 28ra.

Hori dala-eta, Bizkaia Irratian alkarrizketa egin eutsen Gaspar Martínez abadeari.

Besteak beste, Alberto Santana historialariak eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Museoko zuzendariak jardun dabe.

Abadegintzak irailean

2024-25 kurtsoaren hasieran, hiru abadegai ordenatuko dira.

Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abade egingo dira irailaren 15ean.

Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono.

Kanpamentuak

Udaldiko jarduerak.

Gernikako Kosnoaga aisialdiko taldeak kanpamentua egin dau Urkiolan eta Errekarte PBko Gaztenahiak aisialdiko taldeak Orobion.

Filipinar alkartea Bizkaian

Migrazinoetarako Pastoraltza eta Bizkaian dagoan filipinar alkartea batu ziran Romon.

FIlipinar alkarte katolikoa domekero alkartzen da Romoko parrokian (Areeta).

‘Bizkaia isilik’ bilkurak

‘Bizkaia isilik’ bilkura isilak egin dira hilaren azken eguaztenez.

Besteak beste, errefuxiatuaren eguna gogoratu dabe.

Berrizko Mesedetako Misiolariak

Berrizko Mesedetako Misiolarik 2018an ospatu eben aurreko Kapitulu Nagusia eta orduan aukeratu eben Lourdes Gorostola koordinatzaile nagusia karguan berretsi dabe kapitulu honetan.

Lourdes Gorostola Arrieta Berriatuan jaio zan eta Perun denporaldia emon ondoren, Probintzial aukeratu eben eta ostean koordinatzaile nagusi. 

Omenaldia Francisco Javier Nuñez Fernandezi

Poliziaren indarkeriaren eraginez hil zan 1977an eta orain plaka jarri deutse Bilbon.

Bake eta Adiskidetzerako Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko kideek parte hartu eben, besteak beste omenaldian.

Arte gotikoaren erakusketa

“Erdi Arotik gaur egunera arte. Arte gotikoa Enkarterrin” erakusketa.

Muñiz Petralanda historialariaren eskutik egingo da erakusketa eta honek Bizkaia Irratian azaldu dau zertan datzan. 

IV. eta V. bikaritzetako eragileen

IV. eta V. bikaritzetako pastoral eragile, laiko, erlijioso eta abadeak Urkiolan batu dira.

Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioak positibotzat jo eban batzarra. 

BAMen 75. urteurrena

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75. urteurrena ospatzen dihardu.

Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) hainbat jarduera ospatu dau urteurrena ospatzeko eta, besteak beste, heziketa sistemari buruzko gogoeten liburua aurkeztu eban.

San Joan jaiak Gaztelugatxen.

1948an sortu zan Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola eta 10.000 irakasle inguru prestatu ditu denporaldi honetan.

San Pedro Eguneko diru-bazea

Gaur, Aita Santuak sustatutako maitasunaren eguna ospatzen da.

San Pedro Eguneko diru-batzea.

Kerman Lopez bikario nagusiak azaldu eban egun honen zentzuna.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barrien laburpena