01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barrien laburpena
21.01.2024

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Aspaldikoren 25. urteurrena

Bertan bizi diranak eta herri eta eleiz agintariak batu ziran ospakizunean.

Jesus Mª Llona

Jesus Mª Llona Urquijo abadea hil da 91 urte ebazala.

Andoni Gerrikaetxebarria abade lagunaren esanetan, gizon eskuzabal eta langilea zan.

San Antonio Abata

Vaskoniako Atlas Etnografikoan jasoten danez, jai hau kritautasunaren aurrekoa da.

Gaur egun, Urkiolako santutegian eta Bilboko San Anton eleizan bedeinkatzen dabez abereak.

Elorrio, Triano, Urduliz, Zeanuri, Bakio edo Bermeon be era berezian ospatzen eben egun hau.

STEAM Azoka

STEAM Azoka ospatu da.

Ortuellako San Felix ikastetxean izan da azoka eta EBI sarean dagozan Eleizbarrutiko 17 ikastetxeetako mila ikasle inguruk parte hartu eban.

50 egitasmo baino gehiago aurkeztu dabe, zientzia eta artea buztartuz.

Garizumako lagungarriak

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako batzordeak Garizumako lagungarriak argitaratu ditu.

Sinodo-senari buruzko Sinodoaren Batzarraren txostenaren laburpenean oinarrituta dagoz.

Liturgiarako Eleizbarrutiko sailak be argitaratuko ditu lagungarriak aldi horetarako.

HOAC Bizkaia

HOAC Bizkaia mobimentuak 5 lehentasun ezarri ditu 2023-2025 biurtekorako.

Mobimentuaren zabalkundea, heziketa, alkarte egiteko apostolikoa, guztion onaren sustapena eta alkar zaintzea lehenetsi dira.

5 hilabete, 5 azpimarra

“5 hilabete, 5 azpimarra fededun lez bizitzeko”, harpidetzak lortzeko kanpaina barria.

Hilero, gogoeta eta bideoa aurkeztuko dira.

Sinodo-sena eta aitzindaritza

“Sinodo-sena eta aitzindaritza” mintegia, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak (ETPI), Bikaritza Nagusiagaz batera, antolatuta. 

Sei saio izango dira, urtarriletik ekainera, Barrian.

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea

https://www.youtube.com/watch?v=AwRllpaoyyQ

Gaur, ospakizun ekumenikoa katedralean, zuzenean web honen bidez. 

On Joseba Segura izango da buru eta Eleiza ortodoxoko eta Erreformako Eleizako ordezkariek parte hartuko dabe. 

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barri nagusien laburpena.