23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko konbibentzia Kristandade Ikastaroak mobimentuaren eskutik, Etxebarrin
15.01.2024

Eleizbarrutiko konbibentzia Kristandade Ikastaroak mobimentuaren eskutik, Etxebarrin

Kristandade ikastaroak mobimentuak kideak Etxebarriko San Esteban Lehen Martiriaren parrokian alkartu ziran, azaldu dabenez, "urtarrilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dogun Kristandade Ikastaroaren bezperetan". Dei egiten dabe, gura dauanak parte hartu daian. 

Urtarrilean beteten dira 75 urte Kristandade Ikastaroak mobimentuak lehenengo saioa ospatu ebanetik.1949.eko urtarrilaren 7tik 10era ospatu zan Mallorcako San Honorato monasterioan. Urtebete lehenago, 1948an, Pio XII.a Aita Santuaren laguntzagaz, Ekintza Katolikoko gazteek erromesaldi jentetsua egin eben Donejakuera, 100.000 gazte apostoluaren hilobira erromes joatea helburutzat hartuta. Kristandade Ikastaroak mobimentuaren sortzaileak Ekintza Katolikoko Mallorcako gazteen artetik eta erromesaldiaren prestaketaren inguruan sortu ziran.

Kristandade Ikastaroak

Bizkaian

Bizkaian, 1956an hai ziran Kristandade Ikastaroak, bakarrik gizonezkoentzat eta mons. Gurpidek bertan behera itzi ebazan 1966an. 1966 eta 1967 bitartean, ikastaroa Gasteizen egin eban norbait Eleizbarruti honetara hautagaiak bialtzen hasi zan; taldea sortu zan eta gero eta lagun gehiago batzen zan Begoñako Karmelo eleizaren lokaletan. Gasteizko Ikastaro-eskolak, BIlboko taldea handitzen joiala ikusita, Bilbon Eskola sortzea erabaki eban.

Mons. Jose Maria Cirarda Cirarda administratzaile apostolikoaren onespenaz eratu zan Eleizbarrutiko Idazkaritza.

1970ean, gizonezkoen lehenengo ikastaroa (73. zenb.) ospatu zan, aurreko aldiko zenbaketari jarraituz. 1970ean, emakumezkoen ikastaroak hasi ziran eta 1976an, ikastaro mistoak.

Kristandade Ikastaroak
Kristandade Ikastaroak

Kristandade Ikastaroa mobimentua urtarrilaren 26tik 28ra batuko da Begoñako Gogarte Etxean.

Parte el grupo que participó en el encuentro del sábado en Etxebarri.