01-09-2024 Domingo, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma
25.08.2024

Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma

Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Jaime Lopez Eguilazek Eleizbarrutiko liburutegiaren inguruan Alkarren Barri aldizkarirako idatzitako artikuluen bilduma argitaratu dau. Askotariko gauzak irakurri daitekez, besteak beste, "irakurten ez ekien pertsonei Jainkoaren Hitza ezaagutzera emotea" helburutzat eukan Biblia mutuaren jatorria edo eskuizkribuak adimen artifizialera pasatzeko urratsak.

Bilboko Eleizbarutian martxan jarri zan lehenengo erakundeetako bat liburutegia izan zan eta bertan gordeten diran agerkarien inguruko irakurgaiak argitaratu dira jakin-mina daben pestsonentzat.

1956an hasi ziran eratzen, Derioko Seminario Nagusia zabaldu zanean. Urte bereko uztailean, Andres Mañarikua Jn. izendatu eben bertako liburuzain. Ander Manterola abadeak 1970ean hartu eban bere gain liburuzain kargua. Jaime Lopez de Eguílaz da bertako arduradun teknikoa.

Europako Teologia-liburutegien urteko biltzarra
Jaime Lopez de Eguilaz

Derioko Seminarioan dagoan Eleizbarrutiko liburutegian askotariko gaietako (teologia, historia, psikologia, filosofia, zuzenbidea, fede-heziketa) 140.000 liburuki baino gehiago dago eta antxinako liburuen -1480 eta 1879 bitartean argitaratutakoak- bilduma esanguratsua. Azken honeetako 13, inkunableak dira, 1500 baino lehen argitaratutakoak.