26-04-2025 Sábado, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza langileen Jubileuan, Erroman
26.04.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza langileen Jubileuan, Erroman

Jubileu urte honetan, maiatzaren lehenengoagaz bat, langileen Jubielua ospatuko da Erroman (maiatzaren 1etik 4ra). Langile Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Aholkulariko kideek parte hartuko dabe Mons. Abilio Martinez gotzain arduradunagaz batera. Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko arduradun eta Batzorde Aholkulari horretako kide dan Maite Valdivieso joango da Bilboko eleizbarrutitik eta  Antonio Aranda Lan-pastoraltzarako saileko zuzendaria be Erronan izango da.

“Gizalegezko lana, eskubidea, ez pribilegioa” goiburua aukeratu dau #iglesiaporeltrabajodecente plataformak maiatzaren 1ari begira.

#iglesiaporeltrabajodecente plataformak berak gazteek lan-merkatuan sartzean jasaten daben ezegonkortasuna salatu dau, izan be, ““hiperheziketa” eta esperientzia” eskatzen jakez, baina trukean soldata eskasak jasoten dabez. Maiatzaren 1a dala-eta kaleratu daben idazkian nabarmentzen danez, “ekonomia-kontuetan izandako aldaketak lan egitea burujabetzaren berme ez izatea ekarri dau. Espainiako Gazteriaren Batzordeko Burujabetza Behatokiak 2025ean emondako datuen arabera, gazte batek bere soldataren %102,3 erabili beharko leuke etxebizitza bakarrik alokatu ahal izateko”.

Langileen Jubileua: Itxaropena antolatu daigun

Gazteak maiatzaren 1a dala-eta

Gehiago jakiteko: hemen.

Bilboko eleizbarrutiak Gizalegezko Lanaren aldeko V. Eguna ospatuko dau bihar. Gehiago jakiteko: hemen.

Plaza de San Pedro del Vaticano

Hemen argitaratuta: Langile, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Jubileua