Eleizbarrutiko ordezkaritza ‘sacerdotes del Pardo’ dalakoaren batzar nagusian
Atzo amaitu zan uztailaren lehenengo hamabostaldian Lyonen ospatu dan sacerdotes de Prado erakundearen batzar nagusia. Institutuko 57 kidek parte hartu dabe Europa, Afrika, Hego Amerika-Karibe eta Asiako 20 herrialde ordezkatuz. Bizkaiko eleizbarrutitik Manu de Las Fuentes abadea izan da batzarrean.
Manu de Las Fuentesek azaldu dauanez, “‘Prado’ desbardinen bitzitza gure karismaren argitan entzutea lagungarri izan zan Institutuaren bizitza eta misinoa datozan 6 urterako bideratzeko argibideak bereizteko”.
Batzar natusian, gobernu-taldea barritu zan, eta orain arte Espainiako arduraduna izan dan Diego Martin Peñas Institutuko arduradun nagusi aukeratu eben.