25-10-2025 Sábado, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza sinodo-taldeen biltzarrean, Vatikanon
24.10.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza sinodo-taldeen biltzarrean, Vatikanon

Gaurtik domekara arte -urriak 24-26-, sinodo-taldeen eta partaidetza-erakundeen Jubileua ospatuko da. Gertaera hau une esanguratsua izango da Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusiaren azken agiriaren garapenerako aldian. Mundu osotik joandako 2.000 lagun inguru batuko da eta hemendik Sinodorako Batzorde Teknikoko ordezkaritzak parte hartuko dau.

Sinodoaren ondorio eta argibideak jasotzen dituan azken agiria jasota, orain ideia horreek garatu eta ekintzara jotzeko ordua da. Gaurtik domekara arte, mundu osoko sinodo-taldeetako ordezkaria alkartuko dira Vatikanoan, kontu honen inguruan gogoeta eta lan egiteko. 

Bilboko eleizbarrutitik, Sinodorako taldeko hainbat kide joango da: Idoia Perez de Mendiola (Sinodoaren eleizbarrutiko aldiko koordinatzailea), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria), Estrella Moreno (ETPIko zuzendaria) eta Amaia Villarroel (Ekintza Katoliko Orokorra).

Hasiera, 15:00etan

Ekitaldiaren hasierako saioa gaur arratsaldez izango da. Zazpi inguru geografikotako ordezkariek euren lurraldeetan sinodo-sena garatzeko erronkak eta sartutako erronkak aurkeztuko dabez eta itauna egingo deutse Aita Santuari. Saioan, musika-emonaldia izango da A. Cristobal Fones SJ Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sareko zuzendariaren eskutik. 

Bihar erromesaldia egingo dabe lehenengo eta gero tailerrak eta mintegiak, jarduera onak batera jarteko eta sakontzeko.

Domekaz, amaiera emongo jako ekitaldiari, gotzaina buru dala goizeko 10:00etan ospatuko dan mezagaz.


 

Reunión de la comisión sinodal

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Jubileua