Puntuetako baten, aurretik landutako ikastetxeei buruzko lan-egitasmoa itzuli jakon Kontseiluari.

Saioan, eleizbarrutiko organigrama eta kuriaren egitura azaldu zan eta, ondoren, EPKak Alkarkutxan eta Ordezkaritzetan gehiago sakontzeko proposamena egin eban.
Jesusen Bihotza Bizkaiko sagarapena 2027ra arte barritzeko proposamena aurkeztu zan. Eta ‘Bake Goldeak’ taldeak kurtso honetararko aurreikusitako helburua, jardunbidea eta jarduerak aurkeztu ebazan.

2026ko martxoaren 7an eta maiatzaren 30ean ospatuko dira EPKaren bigarren eta hirugarren saioa.






