Patxo, Roberto Carlos, Lander, Gonzalo eta David dira seminarioan kurtsoari hasiera emon deutsen bost abadegaiak. Azken laurak Iruñako eleizbarrutiko seminarioan dagoz, aurrerantzean hantxe burutuko dabe-eta euren heziketa akademikoa. Patxo, bere aldetik, bokazino-sintesiaren aldian dago eta kurtso honetan Oiz-Anboto PBan, hain zuzen be Ermuan, bizi izango da. Seminariotik esan dabenez, “kurtso barri hau urrats garrantitsua da bere bokazino ibilbidean eta abade zerbitzurako egiten diharduan osoko prestaketan”.
Gogo-jardunak
Kurtsoari hasiera emon aurretik, Bilboko abadegaiak Iruñako abadegaiakaz alkartu ziran eta danek batera gogo-jardunak egin ebezan Loiolako gogarte etxean (Gogartetxea), Francisco Javier Cortabarriaren SJ (Txantxiku) gidaritzapean.
Iruña
Gainera, irailaren 15ean, Bilboko eta Iruñako abadegaiak eta hezitzaileak batu ziran. Azakdy dabebez, “hazkunde espiritual eta akademikoa ekarriko deutsen kurtsoaren hasierako ekitaldia, harrera, aurkezpen eta bizikidetzarako abagune izan zan”.
Bilboko eleizbarrutian, Carlos Olabarri abadeak jrdungo dau hezitzaile-lanetan eta abadegaiei lagunduko deutse Iruñan ikasketak egiten dabezan bitartean.