13-09-2025 Sábado, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizeak ingurumena eta giza justiziaren aldeko jardunaldia ospatzen dau
01.09.2025

Eleizeak ingurumena eta giza justiziaren aldeko jardunaldia ospatzen dau

Leon XIV aita santuak aukeratutako Sorkuntzaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiaren gaia “Bake eta itxaropen haziak” da. Hain zuzen be, Bizkaiko Elizak bakearen aldeko haziak banatu ebazan maiatzean, etxe askotan loratu diranak.

Jardunaldiaren erakundearen hamargarren urteurrenean, Laudato si entziklikaren argitalpenagaz batera “, eta Urte Santuan, itxaropena nabarmentzen dan honetan, gaiak esanahi handiagoa hartzen dau. Bere mezuan, Leon XIV.a aita santuak hitzetatik ekintzetara pasetea eskatzen dau, “Ingurumen justizia ingurumenaren babes hutsetik haratago doan preminazko beharra dalako”.

Testuak gogorarazoten dau ingurumen-justizia ezin dala kontzeptu “abstraktutzat” hartu. Adierazo dauenez, “Oindino ez dakigu natura suntsitzeak ez deutsela guztiei modu berean kalte egiten”, eta testuinguru horretan “komunidade indigenen sufrimentua” nabarmentzen dau.

Aita santuak, egun honetarako mezuan, “Basamortu idorra lorategi, atsedenleku eta nasaitasun bihurtzeko” gai diran bake eta itxaropen haziak aitatzen ditu.

https://seasonofcreation.org/es/

Bakearen eta itxaropenaren haziak

Joan dan maiatzaren 17an, Bilboko eleizbarrutiak antolatutako Eleizea Plazara Azokara BECera joan ziran milaka lagunentzat ezagun egiten da gaurko hautatu dan jardunaldiaren leloa. Partaideei boltsa bat personalizatzeko dei egiten jaken, bakerako prestetako hainbat elementugaz. Osogai horreetako bat haziak ziran, eta persona bakotxa aldaketaren eragile izan daitekela iradokitzen eben, inguruan harmonia landuz.

Hainbat tokitan loratu diran kaputxina nanoak


Haziak
Udabarrian landatzeko aholkatzen ziran haziak loratu dira

Osoko ekologia, Eleizbarrutiaren Ebanjelizazino Egitasmoaren barruan

Bilboko Elizbarrutiko VI. Ebanjelizazino Egitasmoan (EEE), “Gizarte eta ingurumen arloko justizia eta etxe komunaren eta bertan bizi diranen zainketea ekarriko dauen eraldaketa ekologikoa” bultzatu gura da. Ildo horretan, hainbat ekimen ari dira gauzatzen lan-esparru hori garatzeko.

https://bizkeliza.org/noticia/representantes-de-la-caravana-por-la-ecologia-integral-han-visitado-hoy-al-obispo-joseba-segura/

2024ko zemendian, Pobreen Munduko Jardunaldia zala eta, Eduardo Agosta Gotzain Batzarreko ekologia integraleko saileko zuzendari eta atmosferako zientzietan adituak gai hori aitatu eban, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatutako hitzaldi batean.

Berbaldiaren audioa berreskuratzen dogu

https://www.youtube.com/watch?v=8qng9GugreM

Alkarrizketea Eduardo Agostagaz Alkarren Barrin

Eleizbarrutiko aldizkariak kliman aditua dan zuzendaria alkarrizketatu eban eta Jaungoikoaren eta zientziaren arteko uztarketaren inguruko gako interesgarriak eskaini ebazan.

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_306_azaroa_noviembre/20

Gotzain Konferentziak bat egiten dau ospakizunagaz

“Bakearen eta itxaropenaren haziak etxe komunean” da Elizak gaur, irailak 1, ospatuko dauen 2025eko sorkuntzaren zaintzaren aldeko otoitzaren munduko egunerako Ekintza Karitatiborako eta Sozialerako Gotzainen Azpibatzordearen mezuaren goiburua.


Gainera, Azpibatzorde honek, Liturgiarako Gotzain Batzordeagaz batera, material liturgikoak eskaintzen dauz, besteak beste, “Sorkuntza zaintzeko” mezaren inprimaki bat eta irakurtbide bat, egoitzarako liturgia sorospen bat eta begiralearentzako beste bat.

Holan, Gotzainen Biltzarrak bat egiten dau gaur hasten dan Sorkuntzaren Garaiagaz, Jardunaldi honegaz, eta urriaren 4an, ekologiaren patroia dan Asisko San Frantzisko egunean, amaituko da.

El stand donde se repartían las semillas para el Kit de la paz-Bakea erein