Elguero auzoko kapera bete egin zan, auzo inguruko lagunez eta Sestao Pastoral Barrutiko (PB) kideez. Trapagaraneko udaleko ordezkaritzak be parte hartu eban, Bilboko Begoñako Andra Mari kofradiak lore-sorta eskaini eutsan Begoñako Amatxuri eta Babcock koralak abestu egin eban. Urteeran, Sestaoko Eusko-lorak taldeak ohorezko aurreskua dantzatu eban.
Oroitzapenak, hunkidura eta alkartzeak izan ziran Elgueron bizi ez arren auzoari lotuta jarraitzen daben familien artean. Azken baten, bertaratutakoen esanetan, “ahaztu ezineko eta beti gogoratzeko eguna”.
Ekitaldiari amaiera emoteko, Elgueroko alkartearen lokaletan batu ziran topa egiteko eta pintxoak jateko.