22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
05.07.2023

Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez

Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, poz-pozik dagoan Eleiza, fedea, kantu eta dantza adierazgarri eta alaien bidez ospatzen dauan Eleiza. Benetan, arazoak asko dira eta beharrizanak, itzelak. Gatxa egiten jaku protagonista barrien hainbat jokaera era jarrera onartzea, gureakaz alderatuz guztiz desbardinak diran erak dabezalako pentsatzeko eta bizitza ulertzeko. Baina gauza bat dago argi: lurralde hareetan, pertsona hareen artean, Barri Onak badau etorkizunik, alkarteak oso gazteak diralako eta kristau mezuak gizartean zirrara handia eragiten daualako, haziz doan zirrara eta eragina". 

Egun berezia izan zan atzokoa misinoetako familiarentzat eta Santa Ana monasterioko monja domingotarrentzat. Erroskilak egin eta egin ibili ziran, gero eleizpean saltzeko, makina bat pertsonen gozamenerako. San Balendinen tarta be eskatu eutsen baten batek eta hainbat lagun hurreratu zan goizean zehar enkarguak jasotera. Goizeko 10:00etan ospatu eben Eukaristia, Iñaki Jauregi parrokoa buru zala eta, beranduago, gotzainaren bisita jaso eben.

Gotzainak ordubete inguru emon eban monjakaz solasean. Kongoko Errepublika Demokratikora egin dauan bidaiaren inguruko zehaztasunak emon eutsezan, afrikar herrialdean fedea bizitzeko era “guztiz desbardina” dabela nabarmenduz. Xabier Goikuria bizkaitar misiolariaren lanaz eta han garatzen diharduan egitasmoez hitz egin eutsen. Bokazinoen, misinoak gaur egun dauan zentzuaz…, jardun eben. Ez zan txantxarik falta izan eta zintzotasunez eta errespetuz betetako tartea izan zan.

Ospakizuna

Eukaristian, Alex Alonso lurralde bikarioa, Eleizbarrutiko hainbat abade eta domingotar fraile batzuk -bat FIlipinetakoa, Jaione Lopez misiolari doan herrialdekoa- izan ziran. Asiako herrialdean jardungo dau urte biz, Berrizeko Mesedetako Misiolarien egitasmo baten lagunduz.

Eukaristiaren amaieran egin zan misino-bialketa. Elorriotar gaztea leku nabarmenean egon zan ospakizun osoan. Amaieran, bihotz-bihotzetiko berbak zuzendu eutsazan alkarteari, “behartsuenei zerbitzatzeko” asmoa aitatuz. 

Jaionen berben ostean, alkarteak txalo-zaparrada eskaini eutsan

Homilia

Bilboko gotzainak, misinoa San Balendinen garaian eta gaur egun ulertzeko era aitatu eban. Lehen, “gaur egun gitxik daukien ustea” egoanIdeia berean sakondu eban, “gaur, askok, alde batera itzi dau gure nagusien fedea” eta gaur egungo fedea “makalagoa” da esanez. Nork bere burua oso-osorik emoteko gaitasunetik “mugatuago eta baldintzatuago” dan gaitasunera igaro gara. Gaur eta hemen, “Elorrion eta Bizkaian”, misinoak dauan garrantzia nabarmendu eban. Honen haritik adierazo ebanez, misinoa ez da “irakasten dabenena, ikasten  eta bizia banatzen jarraitu gura dabenena baino”: Horren haritik, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia azpiamarratu eban: “gure Xabier Goikuriak gauza asko egiten jarraitzen du, gauza garrantzitsu asko, baina lekuko protagonismoa errespetatuz”.

Misinoa adi egotea, entzutea, ikastea eta alkar banatzea da.

Misinoa premina dagoan lekuetara bihotzak eraldatzeko moduko mezua eroatea da.

Misinoa, itxaropen printzak zabaltzea da.

Beraz, misinoa kanpoan ez eze, hemen berton be, Elorrixon eta Bizkaian, funtsezkoa da.

Barri ona ez dago inoiz sobran.

On Joseba Segura

Jaione López recibiendo el aplauso de la comunidad tras escuchar sus palabras