Misinoetarako Begoñako parrokiakok taldeak aurton be antolatuko dau misino-azoka. Euren burua “bitartekaritzat” daben emakumeok orain dala hogeta hamar urte inguru jarri eben martxan ekimen hau. Harrezkero, “pandemiak eragindako etenaldian” izan ezik, ez dabe etsi euren ahaleginean. Azokan batutako dirua misinoetarako izaten da. lazko azokan batu ziran 13.000 euroak hainbat herrialdetako misinoetan garatzen diran 9 egitasmotara bialdu ziran.
Ekitaldi honetan, zehaztu dabenez, “ez da entziklopediarik hartuko”.
Azoka, abenduaren 2tik 10era ospatuko da
(11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara)
Azken egunez, abenduak 10 -domeka-, goizez bakarrik.