26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar
04.03.2023

RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar

"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan izango da, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian eta TVE1 kateak zuzenean emongo dau.

San Anton eleizatik estatu osorako emongo dan meza honetan, latinoamerikar alkarteko kideek parte hartuko dabe. 2. kateko mezaren aurretik, jardunaldia dala-eta Bilboko gotzainari Ekuadorren bizi izan eban misino-esperientziaren inguruan egin deutsen alkarrizketa eskainiko dabe.

RTVEko taldea gotzainagaz, alkarrizketa grabatu aurretik

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako MIgrazinoetarako sailetik nabarmendu dabenez, Eukaristia honetan, “Barri Onagaz bat egiteari esker fedetik sortu dan aberastasun kultural eta espirituala eskertu gura dogu”.

RTVEko taldea San Anton eleizan
RTVEko taldea emonaldia prestatzen
Mezaren iragarpena San Anton eleizan
Mezaren iragarpena San Anton eleizan

Ospakizunean, gogoan izango dabez “misino-bokazinoak deituta, Hispanoamerikako kristau alkarteetan lagundu izan daben eta laguntzen diharduen” abadeak, lekaimeak, lekaideak eta laikoak. Aldi berean, ospakizunean, gogoan izango dabe “kulturan zein erlejinoan aberastasun handia” dauan Hego Amerikako alkartea.

Latinoamerikar, txinatar eta afrikar meza Eleizbarrutian

Bilboko Eleizbarrutian, hainbat alkarteren eukaritiak ospatzen dira:

  1. Latinoamerikar alkartea – Hilaren azken domekaz, San Luis Beltran parrokian, 17:30etan.

  2. Afrikar alkartea – Hilaren lehenengo domekaz, San Anton parrokian (Alde Zaharra), 12:30etan.

  3. Txinatar alkartea – Domekero, Karmeneko Ama parrokian.