24-05-2024 Viernes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua, zuzenean
31.05.2023

Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua, zuzenean

Goizeko 11:30etatik aurrera zuzenean emongo da Euskalduna jauregitik komunikazino, eleiz, zientzia, filosofia eta heziketaren arloko adituen partaidetzagaz ospatuko dan ekitaldia.

Amaia Goikoetxea Kazetarien Euskadiko Kolegioko eta Kazetarien Euskadiko Alkarteko Presidenteak gidatuta. Xabi Uribe-Etxebarriak (CEO eta @sherpa.ai dalakoaren sortzaile), Daniel Innerarityk (Florentziako Europar Unibertsitate Institutuko Adimen Artifiziala eta Demokrazia Katedraten titularra), Leticia Soberonek (Komunikazinorako Vatikanoko Dikasterioko kidea) eta Josep Lluis Micok (Blanquernako Ramon Llul Komunikazino-fakultateko dekanoa) parte hartuko dabe. Ekitaldiari amaiera emonez, Bingen Zupiria Kultura-sailburuak eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak jardungo dabe.

Jornada de Comunicaciones Sociales