24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jarraitu zuzenean, 11:30etatik aurrera, komunikazinoaren jardunaldia
31.05.2023

Jarraitu zuzenean, 11:30etatik aurrera, komunikazinoaren jardunaldia

Gizarte komunikabideen eta AAren inguruan ospatuko dan saiorako leku guztiak joan dan astean bete ziran. Aitatutako saio hori gaur -eguaztena- ospatuko da Euskalduna jauregian, Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta. Web orrialde honek zuzenean jarraitzeko aukera emongo dau.

Konputazinoaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean aditua dan Jose Antonio Lozanok emongo deutso hasiera jardunalduari. Lozanok gaiari buruzko ikuspuntu orokorra eskainiko dau eta, ondoren, gainerako partaideek horretan sakonduko dabe mahai-inguruan.

Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskadiko Kolegioko eta Euskadiko Alkarteko dekano eta presidenteak moderatuko dau adimen artifizialaren eta teologiarik sofistikatuenek gizartean eta komunikabideetan eragingo dabezan aldaketen inguruko solasaldia inguruko eztabaida. Jose Luis Mico, Leticia Soberon, Daniel Innerarity eta Xabi Uribe-Etxebarriak bakotxaren arlotik eta esperientziatik jardungo dabe gaiaren inguruan. Saioari amaiera emoteko, Bingen Zupiria Kultura-sailburuak eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak jardungo dabe.

Ekitaldi honen aurretik, Bilboko Eleizbarrutiak Kazetareien Euskadiko Kolegio eta Alkarteagaz batera, komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa lantzeko lantaldeko kide izateko atxikitze-konpromisoa aurkeztuko dau

Por la tarde

Arratsaldeko 17:30etan, Barria eraikinean beste saio bat ospatuko da eta bertan Josep Lluis Micok eta Leticia Soberonek jardungo dabe. 

Jornada de Comunicaciones Sociales