22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Gotzaina senar-emazteakaz alkartuko da Areetan
16.09.2023

Gotzaina senar-emazteakaz alkartuko da Areetan

VI. bikaritzako "ezkontza aurreko ikastaroetan" laguntzailek eskaria egin deutse gotzainari gaur -zapatua-, Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan ospatuko dan topaketara joateko. Hainbat senar-emaztek eta alargunen batek osatutako talde hau arduraten da bikaritzako ezkontza aurreko batzarrez. Aldizka batzarrtzen dira eta kurtso amaieran ebaluazinoa egin ebenean, gotzaina saio batera gonbidatzea pentsatu eben, euren jardueraren barri emoteko eta Eleizari buruko gaurkotasunezko gaien inguruan solasean jarduteko.

Talde hau 90eko hamarkadan sortu zan Ibaigane eskualdean (Erandio, Leioa eta Areeta). Kideen esanetan, “gure ustez positboa zalako senar-emaztegaiek, ezkontzaren aurretik, gogoeta eta alkarrizketarako taldeetan parte hartu eta hastera joiazan egitasmo barrirako interesgarritzat joten ziran gaiak lantzeko”.

Hasieran, taldekideak multzo bitan banatuta egozan. Talde bat harreraz arduratzen zan. Banan-banan hartzen ziran bikoteak solasean jarduten eben, “emongo eben urratsean sakonduz, beste gairik jorratu barik”. Beste taldea arduratzen zan ikastaroez. Astebeteko (astelehenetik eguen ego barikura) iraupena eben eta arratsalde beranduan egiten ziran. Egunean gai bat lantzen zan. Senar-emazteak ziran taldeotako kideak.

Arduradunen esanetan, “orain dala urte batzuk eta bikoteei partaidetza errazteko, formatua aldatu egin genduan saioa zapatuz eginez 9:00etatik 17:30etara, bazkaria barru”. Bikoteek hartu-emona dabe eta lasai jarduten dabe askotariko gaiez. Askartza Claret ikastetxean egiten dira eta hemen gauzak erraz jarri deutsiez: “gelak, jantokia…, dana eskura jarri deuskue. Orain arte, beti izan dogu abade baten laguntza, oblatoa hasieran eta eleizbarrutikoak gero, batez be Laioako parrokiakoak”. 

2020aren hasierara arte (COVID), 4.000 bikote ingururi eskqini jakon arretq

Urteen buruan, ikastaroak egokitu egin dira hurreratutako bikoteen bilakaera eta kopurura.

Konfinamenduaren ostean aldi barriari ekin jakon eta ekimena bikaritzara zabaldu zan, “Eleizbarruti osoko bikoteak heltzen baziran be”. Harrezkero, kurtsoko (irailetik ekainera) ehun bikotei nguru hurreratu izan da. 

Bikoteak, somosnoviosvicaria6@gmail.com helbide elektronikoaz baliatuz jarten dira hartu-emonean eta zehaztutako egunak eskaintzen jakez lekuak bete arte (topaketa bakotxean, 10 bikote inguru). Batzarrak Areetako Santa Ana parrokian egiten dira, zapatuz, batzuetan goizez, 9:00etatik 14.00etara eta beste batzuetan, arratsalde bitan, 17:00etatik 19:30etara, Blanca Villanueva Fede-zabalkunde eta Katekesirako VI. bikaritzako arduradunak azaldu dauanez. 

Parroquia de Santa Ana de Las Arenas