03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barrualdean hiru harkaitz erraldoi dituan ermita
15.09.2023

Barrualdean hiru harkaitz erraldoi dituan ermita

Hilaren 30ean, kurtsoaren hasierako ekitaldian, bisita gidatuak egingo dira, besteak beste Arretxinagako San Migel ermitara. Ermita paregabea da Euskal Herrian eta bitxikeria mendebaldeko kristautasunaren eremuan. Geologoen arabera, barrualdeko harri-multzo hori izadiaren kapritxoa da, lekuko testuinguru geologikoan erraz azaldu daitekena. Halanda be, hainbaten urstez, historiaurreko dolmena da, kristautasuna hedatzean sagaratutakoa eta erlejino barrian txertatutakoa. Kontuak kontu, ermitara sartzean, bertan ikusten danak zirrara eragiten dau.

Izaera sagaratua emon jakon eraketa geologiko bitxia barne hartzeko helburuagaz eraiki zan Arretxinagako ermita. Barrualdeko hiru harkaitzek ‘kapera’ itxurako zerbait osatzen dabe. Antxina, hitz egiteko zailtasunak ebezan umeak eroaten ebezan ermitara edo jenteak zuloguneetako batean sartzen eban burua buruko mina arintzeko eta harriek garatxoak kentzeko ahalmena ebela be esaten zan.

Arretxinagako ermita
EArretxinagako ermitaren kanpoaldea

Ohitura eta siniskeria herrikoiez harago, lehenengo aldiz Erdi Aroan eraiki zan Arretxinagako hiru harkaitzen ermita kultu-etxe izan zan. 1451eko agiri batean agertzen da aipatuta lehenengo aldiz. Gaur egungo eraikina Berrizko P.B. Villarreal XVIII. gizaldiko goi-mailako ingeniari eta teorikoarena da (1741).

‘Goazen!’ kurtso hasierako bisita gidatua

Arretxinagako ermitara egingo da bisita gidatuetako bat kurtso hasierako ekitaldian.I railaren 30ean izango da hori eta autobusak jarriko dabez bikaritza guztietan. Ezinbestekoa da aldez aurretik esteka honetan.izena emotea.

Interior de la ermita de Arretxinaga