03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Paperak gordetearen garrantzia’ eztabaidagai Valentzian
15.09.2023

‘Paperak gordetearen garrantzia’ eztabaidagai Valentzian

Gaur amaituko da Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkartearen XXXIII. Biltzarra, Astean zehar ospatu dan Biltzarrean, Eleizaren artxibo eta ondareari lotutako hainbat adituk parte hartu dau, tartean, hizlari lanetan jardun daben Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkariak. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariagaz batera, han izan dira Maria Fernandez-Hierro Martinez abokatu eta Eleizbarrutiko lege-aholkularia, Igone Etxebaria Zamalloa Labayru Fundazinoko zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga Garitaona Labayru Fundazinoko kultur arduraduna eta zuzendariordea.

Eleizaren ondarearen askotariko tipologien azterketa egin dabe Valentzian ospatu dan biltzarrean. Eleizaren artxiboetan gordeten eta zabaltzen dan agiri erako ondarearen garrantziaz gainera, ondare hori dokumentatzearen garrantzia erakutsi da, Anabella Barrosok azaldu dauanez. Maria Fernandez-Hierrok nabarmendu ebanez, ezinbestekoa da agiriak gordetea, eraikinen bilakaera eta jabetza erakusten deuskuezalako. Fernandez-Hierroren esanetan, ezinbestekoa da sortzen diran agiriak gordetea. Gainera, azalpenak emon ebazan “era didaktikoan, ondasun higigarri eta higiezinetarako garrantzitsu diran agiriak aurkezteko”.

Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak erakunde honen ibilbidearen inguruan jardun eban. XX. gizaldiko 70eko hamarkadatik hasi eta gaur arte, ondare immateriala jasoten, gordeten eta zabaltzen dihardu. Bere esanetan, “gaur egun, kultura txertatzeari buruzko eta ermitei lotutako ohikune, gauzaki eta jaiei buruzko egitasmoakaz”. Batutako lagungarri eta grabazinoakaz, artxibo garrantzitsua, dokumentazino-zentrua eta liburutegi handia osatu dira.

Anabella Barrosok azaldu ebanez, ezinbestekoa da erizpideak bateratzea, kudeaketa eta kontserbazinorako. Gainera, ezinbestekoa da Eleizbarrutiaren askotariko kultura ondarea -higiezinak, artelanak, agiriak, liburuak, argazkiak, bideoak, podcast, e.a.-  buztartuta zabaltzea. Bere esanetan, “erronka handia da hau eta danok dogu oroimena sortzeko, gordeteko eta zabaltzko ardura”.

Agirizainen Biltzarra. Valentzia 2023
Anabella Barroso eta beste partaide batzuk
Anabella Barroso, en el centro de la imagen, durante su intervención