09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Markina-Xemeingo karmeldarrak, ondare kultural eta erlijiosoaren zaindari
14.09.2023

Markina-Xemeingo karmeldarrak, ondare kultural eta erlijiosoaren zaindari

Karmeldar Oinutsen Markina-Xemeingo alkartan zortzi fraile bizi dira.Julen Urkiza idazle oparoa da nagusia eta honek 'Karmel' agerkaria zuzentzen dau 1984tik hasita. Argitaratu barri dan 323. alean, Bizkaian zein Gipuzkoan aurkitu daitekezan lehenengo kristauen arrasto arkeologikoen mapa agertzen da gai nagusi lez. Argitaratutako katalogoan, Basauriko Finagako ermitako nekropolia nabarmentzen da. Hantxe aurkitu ebezan Euskal Herriko kultu-lekurik zaharrenetakoaren (V-VIII. gizaldiak) arrastoak.

Markina-Xemeingo Karmeldrar Oinutsen eleiza eta komentua bisitatu ahal izango dira, besteak beste, irailaren 30ean, kurtsoaren hasierako ekitaldian. Izena emoteko esteka honetan sartu hilaren 20a baino lehen.

Fraileek itzal eta entzute handia dabe bai herrian, eta bai inguruan be, Euskal Herriko eremu kultural eta erlijiosoari dagokionez. Julen Urkiza nagusia langile nekaezin eta aditua da; berak bildu dau Euskal Herriko Eleizaren historiari buruzko funtsik handiena. Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko hiru liburu idatzi ebazan, Ana San Bartolomeren lan osoak eta Edith Steinen lan guztiak itzuli ditu. Egundoko lana egin dau eta, gaur egun be, nahiz eta berak autortu dauan lez, “lehen baino indar gutxiagogaz”, lanean jarraitzen dau, beti irribarretsu eta komentuan bere beharra dauanari laguntzeko prest.

Pozik erakutsiko deutse eleiza ‘oazen!’ ekitaldian parte hartuko dabenei. Egunero meza ospatzen dabe bertan euskeraz goizeko bederatzietan eta Arrate irratiak zuzenean emoten dau.

Karmeldarren eleiza

Markinaren erdigunean kokatuta dagoan eleiza hau 1961ean sortu eban Peñafloridako kondeen semea zan Ignacio Munibe eta Axpe Ziortzako kolegiatako abatak. Dana dala, 1724ra arte, hau da sorreratik hogeta hamar urte ingurura arte, ez ziran lanak amaitu.

Eliza barroko karmeldarra da, fatxada bakuna dau eta kanpai-hormak ditu albo banatan. Barrualdean, erdiko nabe zabala eta albo bakotxean nabe bat.

Karmeldarren Markina-Xemeingo eleizaren fatxada
Karmeldarren Markina-Xemeingo eleizaren fatxada
Karmeldarren eleizaren barrualdea
Karmeneko Ama eleiza (Karmeldarrak)
Julen Urkiza con el último número de la revista Karmel