17-10-2025 Viernes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera
17.10.2025

Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera

Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.

630 lagun inguruk hartuko dabe parte hiru egunetako erromesaldian.

Gaur brikuz mezea egongo da basilikan eta gauez suzirien erromesaldia egongo da.

Bihar, zapatua, On Joseba Segura gotzaina buru izango da hartzuloan ospatuko dan mezan. Taldeak Eukaristia-prozesinoan eta gaixoen bedeinkapenean parte hartuko dau eta domekaz, gotzaina buru izango da San Pio X.a basilikan ospatuko dan meza internazionalean. 

https://bizkeliza.org/noticia/abierto-el-plazo-para-participar-en-la-peregrinacion-diocesana-a-lourdes-2/
El obispo. Joseba Segura, entre la actual presidenta de la Hospitalidad Cristina Gorostiza y el presidente anterior Beramendi