Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eskubeltz Eskaut Taldearen 35. urteurrenaren amaiera
14.11.2026

Eskubeltz Eskaut Taldearen 35. urteurrenaren amaiera

Eskubeltz Eskaut Taldeak gizarte-heziketa arloko Getxoko pertsona adituak eta erakundeak batuko daitu datorren zapatuz, aisialdi hezigarriak gizatea eraldatzeko eta alkarte loturak sendotzeko dauan ahala aztertzeko.

Ekitaldi honegaz, Eskubeltz Eskaut Taldeak amaiera emongo deutse bere 35. urteurreneko ekitaldiei. Aisialdi hezigarriak gizatearen eraldaketarako egiten dauan ekarpenari buruz gogoeta egiteko saioa izango da.Eskaut bitarteko eta metodologiek ume eta gazteen garapenean daben egitekoa aztertuko da. Jardueretatik harago, alkartea sortzeko eta gizarte eraldaketa bultzateko gaitasuna be aztertuko da.

Eskubeltz Eskaut Taldea

Gizarte Kohesinorako Getxoko Udaleko sailagaz alkarlanean, saioa gaur -azaroak 14, zapatua- ospatuko da Tiki Toki zentroan (Los Chopos etorbidea, z/g, Fadurako kirol instalazinoen ondoan), 17:30etan. Sarrera irekia leku guztiak bete arte. 

Eskubeltz

Mahai-inguru bi

Mahai-inguru bik emongo deutsoe hasiera ekitaldiari. Lhenengoan,gizarte eraldaketa dakarren eskaut aisialdi hezigarriaren metodo eta estrategiak landuko dira, bizarte-heziketa sareei eskeintzen jaken akonpainamenduan aditu diranen parte-hartzeagaz. Bigarrenean, Getxoko gizate-heziketa alkarte eta erakundeetako kideak batuko dira heziketa osagarri honek euren lanean eta udalerriko alkarte garapenean zenbaterainoko eragina izan dauan aztertzeko.

Ekitaldiari amaiera emoteko, Getxoko Udalagaz batera agiri bat sinatuko dabe. Agiri horretan, alkartean heztearen balioa aldarrikatuko da eta taldeak konpromisotzat hartuko dau bere egitekoagaz jarraitzeko: herriko gizarte-heziketa arlotik gizarte batuagoa eraiki aisialdi hezigarriaren bidez.

Eskubeltz Algortako (Getxo) eskaut taldea da. 1991ean sortu zaneta 8 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteei aisialdi hezigarria eskeintzea da bere helburua. Asteburuetan, jarduerak, urteerak mendira, boluntario-lana eta beste askotariko jarduerak burutzen dabez, partaideen adina kontuan hartuta.

Eskubeltz
Template
Eskubeltz Euskal Taldearen batzar nagusia joan dan urriaren 31an

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Eskautak